Xinpletasunak akatuko gaitu.Urritasuna eta fede txarra.
Eta hori guztia gaur egun! Filosofia hainbeste
aitzinatu den garai honetan, alajainkoa! … Badirudi, fanatismoa, arrazoiaren
arrakastagatik biziki gaitzitua, amorru handiagoz borrokatzen dela.(1)
Nire Unibertsitateko
garaian nire buruan argi geratu ziren ideien bakanetatik Ekonomiaren definizioa
izan zen. Ekonomia horrela definitzen zen: baliabide eskasaren kudeaketa eraginkorra.
Urritasuna dago ekonomiaren muinean.
David Rikardoren lana
‘Politika Ekonomikoaren printzipioak eta fiskalitatea’ ere asko aipatua izan
zen. Portugal eta Ingalaterra, biak, ardo eta ehunak ondo egin zitezkeen, baina
ardogintzan hobeak izango baziren Portugaldarrak eta ehunak egiten Ingelesak,
Portugalek ardoa egiten bere lan-indar guztiak erabiliko balu eta Ingalaterrak,
ordea, ehunak egiten, horrela, denak
izango ginatekeen garaile.
Horrela, baliabidearen kudeaketa optimizatuko genukeen nazioarteko merkataritzaren eremuan. Gero Paul Samuelson
beste froga mota batekin etorriko zen hori berresteko. Behin egoera horretan
izanda ,hau da, nazio bakoitzak abantaila duen produktua ekoizten, Nazioarteko
merkatalgoaren bitartez mundua egoera
hobe batera irits daiteke. Hau da, egoera hipotetiko horretan, non nazioarteko
merkatalgotik ateratako onurak zuzen banaturik
izan baziren, nazio guztiak nazioarteko merkataritzan ez balego
baino egoera hobeagoan egongo lirateke.
Baina katua eta kaskabiloa
gogoratzekoa da. Zein arratoik inposatuko dio partekatze justua katuari? (Baten
batek, bere ‘gauzak daude moduan izango dira beti’ jokamoldeko jarraitzaileak
horrela esango luke: Saguak ezin eta katuak nahi ez.)
Baina ekonomia/eskastasuna
printzipio horrek gure bizitzako eremu anitzetan gobernatzen du eta ondorio
makurrak ere ekartzen dizkigu.
Hasieratik 'Ockham-go
Labana ' izenez ezagututako printzipioa. Ockham-go Gillermoak eta bere maisua
Duns Scotok asko erabilitako erdi arokoaren logika printzipioaz(2) eta
‘labana’ izenarekin William Hamiltonek batailatu zuenaz (3) ari
gara. Ugaritasuna ez da beharrik gabe suposatu behar ( Pluralitas non est
ponenda sine necessitate)
printzipioak zientziaren metodoa menperatzen du.
Eta horrek esan nahi du ,
beste ezaugarri batzuen artean, gutxirekin
egin dezakezuna ez duzula askorekin egin behar, ez duzu erlazio zuzena
dutenen artean beste gauza bat tartekatu, eta azkenean ,laburbilduz, bilatu behar da azalpen sinple
bat fenomenoei.
Naturan ere horrekin bat
datorren portaera aurkitzen dugu ekintza gutxieneko printzipioan. Mugimendu
baten traiektoria ekintza gutxienekoa izaten da. Orokorrean horrela izan zen
adierazia: Naturak bere operazio guztietan ahalik eta ekintza gutxien
erabiltzen du(4).
‘Natura jakintsua dela’
esaten da Natura antropomorfizatzen, pertsona egiten, denean. Hori esan
beharrean, Natura portaeraren ezagutzatik datorrela gure jakinduria esan
beharko genuke. Gu, argi dago, Naturaren zati bat gara ; ez kontrakoa, Natura
pertsona bat izango balitz bezala, eta guregandik arrotz .
Pertsonaren eremuan
joanik, urritasuna gure zentzumenean nabaritzen da. Lerro zuzena da gure
imajinarioan lehena. Bi puntuen arteko distantziarik motzena lerro zuzena dela
esaten ziguten. Baina ez, esfera baten gainean gaude, eta espazio kurbatu baten
barruan. Orduan geodesikoa, jatorriz esfera baten gainean doan marra, bi
puntuen arteko distantziarik laburrena da.
Kotxe baten barruan nire
ikuspunturako ordoki mugagabeko bidean noanean, ez noa lerro zuzenaren gainean, baizik eta traiektoria
kurba baten gainean.
Fisikari batzuk holograma
batean bizitzen garela diote, baina mutur haraino joan gabe, argi dago aipatutako urritasunak
zentzumenean baduela bere eragina. Gure begiek prozesatzen dituzte kanpoko
estimuluak abiadura batean, zenbait fotograma segundoero, informazioa lortzeko.
Baina muga horretaz
haratago ,antza denez, burmuinak informazio hori osatzen du bere kabuz,
eskastasun hori kontuan harturik. Ondo ezaguna da kuboaren adibidea(5). Guk
ikusten ditugu kuboaren hiru aurpegi bakarrik baina gure buruan osatzen dugu
kuboa. Aurrean dugun katiluren bakarrik aurreko partea ikus dezakegu, hala ere
gure buruan objektu hori osatzen dugu.
Horrelako urritasunaz magoak baliatzen dira. Esate
baterako, gure aurrean azaltzen da beren truko batean metalezko katilu bat
ezkerreko eskuarekin helduz eta hiru txanpon bakarrik eskubideko eskuan izatez. Horrela, hasten
bada txanponak eskubideko eskutik katilura botatzen, ikusiko dugu laugarren,
bostgarren eta abarreko txanponak hegaldatzen eskubideko eskutik katilura ,
nahiz eta ezinezkoa izan.
Katilua daraman eskuan
izango ditu ezkutuak beste txanponak eta handik botako du. Txanponaren hotsa
katiluan sartzerakoan eta txanpona botatzeko keinua nahiko izango dira hirutik
gorako txanponaren hegaldi hori ‘ikusteko’(6). Gure
buruek ‘osatzen’ dute prozesua.
Beethoveneko 5.
Sinfoniaren lehen konpas zaratatsuak entzunez gero, etorriko zaigu burura lehen
mugimendu osoa, nahiz eta kanpoko musika lehengo konpasak jo eta gero isiltzen
baden.
Emandakoaren (Gegeben) eta buruz landutakoaren arazo
korapilatsua alde batera utzita hurrengo eremura eramango dugu urritasun hori.
Maila intelektualean argi
dago dena ezin dugula jakin, eta dena ezin dugu arrazoitu. Denbora mugatu
batean mugitzen gara eta inguru txiki batean murgildurik gaude. Hala ere,
norberak osatzen du osotasun bat, berea. Eta osotasun horrek baditu bere
osagaiak, nahiz eta osagai horiek nolabaiteko nahasketa propioan daude pertsona
bakoitzean.
Eremita batek munduko azken muturrean ere izango du bere munduko
osotasunaren ideia. Neurri txiki batean bereiz ditzakegu horrelako
osagaiak. Osotasun hori faktore batzuen
fruitua da, haien artean hurrengoak: denboraren eboluzioaren eraginez
ezaugarriak(hiru dimentsio baino gehiagoko espazio irudikatu ezintasuna…),bizitzaren
esperientziak, gure inguruko ohiturak, jaso dugun informazio kulturala (liburuak, media,
ikasketak).
Horiek denak gure
baliabide eskasak kudeaturik ematen digu “gure mundua”. Eta mundu horretarako
garrantzi handikoa da kontatzen edo pasarazten dugun ‘gure munduko’ historia
ofiziala. Nahiz eta gure aita-amei edo aiton-amonei aldameneko herrian orain
dela ehun urte harrikadaz egozten diete futbol partida ziztrin bat haiei
irabazteagatik , anaitasunezko iragana mitiko bat eratzen da gure komunitate
politikoren historia.
Hori ,printzipioz,
garrantzitsua da gure taldea mantentzeko baina, bestalde, baditu bere akats
larriak. Gure komunitatea besteren komunitate politikoak baino hobeagoa dela
aurreiritzia da oinarrizko akatsa.
Historia kontaketa interesatua
dela erakuts dadin goazen Karlos V.a eta Frantzisko I.a arteko gerrara. Espainiako nik estudiatu nituen batxilergo
liburuek zeukaten marrazkia, non agertzen baitzen Frantzisko I.a zalditik
jausita eta soldadu arrunt bateko ezpataren azpian( Urbietako Joanes
hernaniarren ezpataren azpian).Eta behealdean jartzen zuen holako : Frantzisko
I.a Pavian harrapatuta izaten. Gero zetorren Frantzisko I.aren hurrengo
esaldia: ’ni bakarrik erregearen aurrean errendituko naiz’.
Frantzian nire ezagun
baten batxilergo liburuan ,ordea,
agertzen zen Karlos V.a eserita Metz hiriko harresiaren aurrean. Eta marrazkiaren oinean
jartzen zuen: konkistatu ezin zuen Metz harresiaren aurrean Karlos V.a
pentsakor. Gerra bera, bi narrazio.
Kokapen-eremura joanik,
osagai mugatu horiekin batbederak eratzen du bere buruaren irudipena. Ez da
besteak nola ikusten gaituen, baizik eta berak bere burua nola ikusten duen.
Koordenada bakoitzeko zenbaki bat emanez, puntu matematiko bat koordenadaren
multzo bakoitzean espazioan kokatua izaten den moduan, halaxe bakoitzak osatzen
du bere posizioan ezaguna duen munduan.
Ezagutzen dituen datu
gutxiak kudeatuz, bere burua definitzen
du. Eta ez da gauza makala zenbat koordenada erabili. Modu sofistikatu edo
sinple, bakoitzak bere konposizioa egiten du. Puntu horietako batzuk gizarteak
ematen dizkigu, hau da, adina, lanbidea, irakaskuntza, gizarte-posizioa, eta
abar. Beste batzuek bakoitzak barruan darama, asmoak, zertarako gai garen gure
burua konprometitzeko, desioak, ametsak eta abarrekoak.
Bizitzaren etapa
bakoitzean koordenada bat besteak baino garrantzitsuagoa izango da. Osotasun
horretan badago ere arrotza den, ez
ezaguna den, ez ustekoan jaso dezakegun atala. Osotasun horrek, horrela, badu
bere elastikotasun gaitasuna. Hau da, bere ustea zalantzan jartzeko edo
aldatzeko, bere ‘kokapena’-ren mugitzeko gaitasuna.
Nik nire kokapenaren lehen
zirriborroaren hastapena gaur hasiko banintz egiten, honela esango nuke:
euskalduna, bere hizkuntzaz bizi nahi du, orain arte ez du topatu argitaletxe
bat ausardia nahikoarekin bere lana publikatzeko, eta abar. Saiatu zaitez hemen
zure ‘kokapenaren’ zirriborroa egiten.
Urritasun kudeaketa horrek
baditu bere puntu gaiztoak. Eta puntu
horiek leku kritiko batera eraman gaituzte. Hau da, gure etorkizuna okerrera
joko luke, ez bagenitu puntu horiek zuzentzen aurki .
Garrantzitsuenetarikoen
artean lau aukeratuko ditut. Lauak ‘fede txarra’ (7)deituriko
arrazoinamenduan sustraitzen dira. Lehendabizikoak gizarteko talde handi bat
gutxiagotasun egoerara darama eta beste
hirurak Freudek deitu zuen ‘thanatos’ pultsio (heriotzara edo suntsipenera
darama bulkada) barruan jar gaitezke.
Lehendabizikoari buruz nik
baino mila aldiz argiago idatz lituzkeela Simone de Beauvoiren hitzak jarriko ditut. Horrela zioen: ‘Antifeministek bi argudio kontrajarri ateratzen dituzte
Historia aztertzean: 1. emakumeek inoiz ez dute aparteko ezer sortu; 2.
emakumearen egoerak inoiz ez du eragotzi emakumezko pertsonalitate handiak
garatzea. Fede txarra dago bi baieztapen horietan: emakume pribilegiodun
batzuen lorpenek ez dute konpentsatzen edo zuritzen maila kolektiboaren
beheratze sistematikoa, eta lorpen horiek gutxi eta mugatuak izateak frogatu
egiten du, hain zuzen, zirkunstantziak kontrakoak zaizkiela’(8). Ez da egongo gizarte osasun eta osoa, hau da kasta gabekoa eta libre ,
emakume subjektua eta gizonena parekatua izan arte.
Bigarren fede txarraren
adibidea honela izango zen: gaiztakeria besteen taldean dago, eta horregatik
gure erasoa ez da eraso, baizik eta gure defentsa den. Horri gehitzen zaigu
botere pertsonala bizi guztirako mantentzen nahi duen liderra eta gerra eta
suntsipena izango da bere derrigorrezko ondorioa. Ez zaio inporta zenbat
suntsipen, izugarrikeria eta heriotza beste taldeko bizitzara eramaten duen, ze
bestearena gaiztakeriak beterik gizartea da. Gurea ez, gurea garbi- garbia.
Hirugarren kasuan iragan
mitikoan koka genezake. Iragan mitiko hori ematen zaio, hemezortzi mende pasa
eta gero ,etor berrian den taldeari beste taldea, aspaldi bizi den lur horretan, jaurtitzeko eskubidea. Historia kultural zoragarria eta
erlijio askotariko iturria izatez zeharo orban daiteke horrela. Iragan
gatazkatsu eta aniztasun ‘bihurtzen’ da iragan homogeneoa eta horrek ematen dio
beste taldeari ‘itsasora botatzeko’ eskubidea,
gure taldea jaun eta jabe absolutua izan dadin.
Laugarrenak honela dio:
Natura jakintsua da eta horregatik ez dugu arduratu behar, ze berak bakarrik
sendatuko ditu guk emandako zauriak. Jarrai dezagun urak ,lurrak eta airea
pozoitzen bilur barik, arduragaberik, ze Natura berak bere burua sendatuko du.
Fede gaizto horrek
amildegira garamatza. Ez badugu zuzenbidea aldatzen ez diogu ezer onik utziko
gure ondorengoei.
(1) Voltaire, . (1763). Traité sur la
tolérance. http ://www.bibebook.com/search/978-2-8247-1631-2: bibebook
Et c’est de nos jours ! et c’est dans un temps
où la philosophie a fait tant de progrès ! … Il semble que le fanatisme,
indigné depuis peu des succès de la raison, se débatte sous elle avec plus de
rage. Euskarazko itzultzaile :
Irati Bereau eta Esteban Antxustegi Igartua
(2)
Gillen Ochkamgoa horrela zioen bere Summa Logica, I,12: ‘Eta
hauetarako, arrazoi hori da "alferrikakoa dela gutxiagorekin egin
daitekeena gehiagorekin egitea"(Et
pro istis est ratio ista quia ‘frustra fit per plura quod potest fieri per
pauciora’).
Testua ikus daiteke hurrengo helbidean: http://www.logicmuseum.com/wiki/Authors/Ockham/Summa_Logicae/Book_I/Chapter_12
(3) Hamilton, W. (1853). Discussions
on Philosophy and Literature. New York: Harper & Brothers , Publishers
Beraz,
kausalitatearen teoria honi "Ockhamen labana" aplikatzeko eskubidea
dugu.(We are, therefore, entitled to apply “ Occam's razor ”
to this theory of causality)
(4) Euler, M. (1753). Dissertation sur le principe de la moindre
action avec les examens de l'objections de... Berlin: Michaelis
Naturak bere
eragiketa guztietan ahalik eta ekintza txikiena erabiltzen du(Que la
nature dans toutes ses operations employe les moins d’action qu’il soit
possible)
(5) Husserl, E. (1973). Cartesianische Meditationen und Pariser
Vorträge. The Hague: Martinus Nijhoff
‘Esate
baterako, "hemen gertuko kuboa" horri dagozkion aldaera fenomeniko
aniztasunaren unitate sintetiko gisa agertzen da. Gertuko gauza, hurbileko
gauza bera bezala, orain "alde" honetatik aurkezten da, orain ‘alde’
horretatik, eta "ikuspegi bisualak" aldatzen dira, baina baita "ukimenezkoak",
"akustikoak" eta beste "aldaera fenomenikoak" ere, arreta
dagokion erara bideratuz beha dezakegu.’(etwa Würfel hier in
der Nahsphäre, zeigt sich aber selbst wieder als synthetische
Einheit einer Mannigfaltigkeit zugehöriger 10Erscheinungsweisen.
Nämlich das Nahding als dasselbe erscheint bald von dieser, bald von
jener Seite,
und es wechseln die "visuellen Perspektiven", aber auch die
"taktuellen", die "akustischen" und sonstigen
"Erscheinungsweisen", wie wir bei entsprechender Richtung der
Aufmerksamkeit beobachten können)
(6)
Truko horren azalpena hurrengo liburutik hartutakoa da:
‘’Los engaños de la
mente’’-S.L.Macknik,S.Martinez-Conde,con Sandra Blakeslee.Ediciones Destino
(7) Sartre, J.P. (1943). L'être et le nèant. Paris: Gallimard
fede txarra praktikatzen duenentzat, egia desatsegin
bat ezkutatzea edo akats atsegin bat egiatzat aurkeztea da kontua(pour celui qui pratique la mauvaise foi, il s'agit bien
de masquer une vérité déplaisante ou de présenter comme vérité une erreur
plaisante.)
(8) De Beauvoir, S. (1976). Le deuxième sexe. Paris: Gallimard
‘Les
antiféministes tirent de l’examen de l’Histoire deux arguments contradictoires
: 1° les femmes n’ont jamais rien créé de grand ; 2° la situation de la femme
n’a jamais empêché l’épanouissement des grandes personnalités féminines. Il y a
de la mauvaise foi dans ces deux affirmations ; les réussites de quelques
privilégiées ne compensent ni n’excusent l’abaissement systématique du niveau
collectif ; et que ces réussites soient rares et limitées prouve précisément
que les circonstances leur sont défavorables’