2023(e)ko urtarrilaren 12(a), osteguna



 Xinpletasunak akatuko gaitu.Urritasuna eta fede txarra.

Eta hori guztia gaur egun! Filosofia hainbeste aitzinatu den garai honetan, alajainkoa! … Badirudi, fanatismoa, arrazoiaren arrakastagatik biziki gaitzitua, amorru handiagoz borrokatzen dela.(1)

 

Nire Unibertsitateko garaian nire buruan argi geratu ziren ideien bakanetatik Ekonomiaren definizioa izan zen. Ekonomia horrela definitzen zen: baliabide eskasaren kudeaketa eraginkorra. Urritasuna dago ekonomiaren  muinean.

David Rikardoren lana ‘Politika Ekonomikoaren printzipioak eta fiskalitatea’ ere asko aipatua izan zen. Portugal eta Ingalaterra, biak, ardo eta ehunak ondo egin zitezkeen, baina ardogintzan hobeak izango baziren Portugaldarrak eta ehunak egiten Ingelesak, Portugalek ardoa egiten bere lan-indar guztiak erabiliko balu eta Ingalaterrak, ordea, ehunak egiten, horrela,  denak izango ginatekeen garaile.

Horrela, baliabidearen kudeaketa optimizatuko genukeen nazioarteko merkataritzaren eremuan. Gero Paul Samuelson beste froga mota batekin etorriko zen hori berresteko. Behin egoera horretan izanda ,hau da, nazio bakoitzak abantaila duen produktua ekoizten, Nazioarteko merkatalgoaren bitartez  mundua egoera hobe batera irits daiteke. Hau da, egoera hipotetiko horretan, non nazioarteko merkatalgotik ateratako onurak zuzen banaturik  izan baziren, nazio guztiak nazioarteko merkataritzan ez balego baino  egoera hobeagoan egongo lirateke.

Baina katua eta kaskabiloa gogoratzekoa da. Zein arratoik inposatuko dio partekatze justua katuari? (Baten batek, bere ‘gauzak daude moduan izango dira beti’ jokamoldeko jarraitzaileak horrela esango luke: Saguak ezin eta katuak nahi ez.)

Baina ekonomia/eskastasuna printzipio horrek gure bizitzako eremu anitzetan gobernatzen du eta ondorio makurrak ere ekartzen dizkigu.

Hasieratik 'Ockham-go Labana ' izenez ezagututako printzipioa. Ockham-go Gillermoak eta bere maisua Duns Scotok asko erabilitako erdi arokoaren logika printzipioaz(2) eta ‘labana’ izenarekin William Hamiltonek batailatu zuenaz (3) ari gara. Ugaritasuna ez da beharrik gabe suposatu behar  ( Pluralitas non est ponenda sine necessitate) printzipioak zientziaren metodoa menperatzen du.

Eta horrek esan nahi du , beste ezaugarri batzuen artean, gutxirekin  egin dezakezuna ez duzula askorekin egin behar, ez duzu erlazio zuzena dutenen artean beste gauza bat tartekatu, eta azkenean  ,laburbilduz, bilatu behar da azalpen sinple bat fenomenoei.

Naturan ere horrekin bat datorren portaera aurkitzen dugu ekintza gutxieneko printzipioan. Mugimendu baten traiektoria ekintza gutxienekoa izaten da. Orokorrean horrela izan zen adierazia: Naturak bere operazio guztietan ahalik eta ekintza gutxien erabiltzen du(4).

‘Natura jakintsua dela’ esaten da Natura antropomorfizatzen, pertsona egiten, denean. Hori esan beharrean, Natura portaeraren ezagutzatik datorrela gure jakinduria esan beharko genuke. Gu, argi dago, Naturaren zati bat gara ; ez kontrakoa, Natura pertsona bat izango balitz bezala, eta guregandik arrotz .

Pertsonaren eremuan joanik, urritasuna gure zentzumenean nabaritzen da. Lerro zuzena da gure imajinarioan lehena. Bi puntuen arteko distantziarik motzena lerro zuzena dela esaten ziguten. Baina ez, esfera baten gainean gaude, eta espazio kurbatu baten barruan. Orduan geodesikoa, jatorriz esfera baten gainean doan marra, bi puntuen arteko distantziarik laburrena da.

Kotxe baten barruan nire ikuspunturako ordoki mugagabeko bidean noanean, ez noa lerro  zuzenaren gainean, baizik eta traiektoria kurba baten gainean.

Fisikari batzuk holograma batean bizitzen garela diote, baina mutur haraino  joan gabe, argi dago aipatutako urritasunak zentzumenean baduela bere eragina. Gure begiek prozesatzen dituzte kanpoko estimuluak abiadura batean, zenbait fotograma segundoero, informazioa lortzeko.

Baina muga horretaz haratago ,antza denez, burmuinak informazio hori osatzen du bere kabuz, eskastasun hori kontuan harturik. Ondo ezaguna da kuboaren adibidea(5). Guk ikusten ditugu kuboaren hiru aurpegi bakarrik baina gure buruan osatzen dugu kuboa. Aurrean dugun katiluren bakarrik aurreko partea ikus dezakegu, hala ere gure buruan objektu hori osatzen dugu.

Horrelako  urritasunaz magoak baliatzen dira. Esate baterako, gure aurrean azaltzen da beren truko batean metalezko katilu bat ezkerreko eskuarekin helduz eta hiru txanpon bakarrik  eskubideko eskuan izatez. Horrela, hasten bada txanponak eskubideko eskutik katilura botatzen, ikusiko dugu laugarren, bostgarren eta abarreko txanponak hegaldatzen eskubideko eskutik katilura , nahiz eta ezinezkoa izan.

Katilua daraman eskuan izango ditu ezkutuak beste txanponak eta handik botako du. Txanponaren hotsa katiluan sartzerakoan eta txanpona botatzeko keinua nahiko izango dira hirutik gorako txanponaren hegaldi hori ‘ikusteko’(6). Gure buruek ‘osatzen’ dute prozesua.

Beethoveneko 5. Sinfoniaren lehen konpas zaratatsuak entzunez gero, etorriko zaigu burura lehen mugimendu osoa, nahiz eta kanpoko musika lehengo konpasak jo eta gero isiltzen baden.

Emandakoaren  (Gegeben) eta buruz landutakoaren arazo korapilatsua alde batera utzita hurrengo eremura eramango dugu urritasun hori.

Maila intelektualean argi dago dena ezin dugula jakin, eta dena ezin dugu arrazoitu. Denbora mugatu batean mugitzen gara eta inguru txiki batean murgildurik gaude. Hala ere, norberak osatzen du osotasun bat, berea. Eta osotasun horrek baditu bere osagaiak, nahiz eta osagai horiek nolabaiteko nahasketa propioan daude pertsona bakoitzean.

Eremita batek  munduko azken muturrean ere izango du bere munduko osotasunaren ideia. Neurri txiki batean bereiz ditzakegu horrelako osagaiak.  Osotasun hori faktore batzuen fruitua da, haien artean hurrengoak: denboraren eboluzioaren eraginez ezaugarriak(hiru dimentsio baino gehiagoko espazio irudikatu ezintasuna…),bizitzaren esperientziak, gure inguruko ohiturak, jaso dugun  informazio kulturala (liburuak, media, ikasketak).

Horiek denak gure baliabide eskasak kudeaturik ematen digu “gure mundua”. Eta mundu horretarako garrantzi handikoa da kontatzen edo pasarazten dugun ‘gure munduko’ historia ofiziala. Nahiz eta gure aita-amei edo aiton-amonei aldameneko herrian orain dela ehun urte harrikadaz egozten diete futbol partida ziztrin bat haiei irabazteagatik , anaitasunezko iragana mitiko bat eratzen da gure komunitate politikoren historia.

Hori ,printzipioz, garrantzitsua da gure taldea mantentzeko baina, bestalde, baditu bere akats larriak. Gure komunitatea besteren komunitate politikoak baino hobeagoa dela aurreiritzia da oinarrizko akatsa.

Historia kontaketa interesatua dela erakuts dadin goazen Karlos V.a eta Frantzisko I.a arteko gerrara.  Espainiako nik estudiatu nituen batxilergo liburuek zeukaten marrazkia, non agertzen baitzen Frantzisko I.a zalditik jausita eta soldadu arrunt bateko ezpataren azpian( Urbietako Joanes hernaniarren ezpataren azpian).Eta behealdean jartzen zuen holako : Frantzisko I.a Pavian harrapatuta izaten. Gero zetorren Frantzisko I.aren hurrengo esaldia: ’ni bakarrik erregearen aurrean errendituko naiz’. 

Frantzian nire ezagun baten batxilergo liburuan ,ordea,  agertzen zen Karlos V.a eserita Metz hiriko  harresiaren aurrean. Eta marrazkiaren oinean jartzen zuen: konkistatu ezin zuen Metz harresiaren aurrean Karlos V.a pentsakor.  Gerra bera, bi narrazio.

Kokapen-eremura joanik, osagai mugatu horiekin batbederak eratzen du bere buruaren irudipena. Ez da besteak nola ikusten gaituen, baizik eta berak bere burua nola ikusten duen. Koordenada bakoitzeko zenbaki bat emanez, puntu matematiko bat koordenadaren multzo bakoitzean espazioan kokatua izaten den moduan, halaxe bakoitzak osatzen du bere posizioan ezaguna duen munduan.

Ezagutzen dituen datu gutxiak kudeatuz,  bere burua definitzen du. Eta ez da gauza makala zenbat koordenada erabili. Modu sofistikatu edo sinple, bakoitzak bere konposizioa egiten du. Puntu horietako batzuk gizarteak ematen dizkigu, hau da, adina, lanbidea, irakaskuntza, gizarte-posizioa, eta abar. Beste batzuek bakoitzak barruan darama, asmoak, zertarako gai garen gure burua konprometitzeko, desioak, ametsak eta abarrekoak.

Bizitzaren etapa bakoitzean koordenada bat besteak baino garrantzitsuagoa izango da. Osotasun horretan badago ere arrotza  den, ez ezaguna den, ez ustekoan jaso dezakegun atala. Osotasun horrek, horrela, badu bere elastikotasun gaitasuna. Hau da, bere ustea zalantzan jartzeko edo aldatzeko, bere ‘kokapena’-ren mugitzeko gaitasuna.

Nik nire kokapenaren lehen zirriborroaren hastapena gaur hasiko banintz egiten, honela esango nuke: euskalduna, bere hizkuntzaz bizi nahi du, orain arte ez du topatu argitaletxe bat ausardia nahikoarekin bere lana publikatzeko, eta abar. Saiatu zaitez hemen zure  ‘kokapenaren’ zirriborroa egiten.

Urritasun kudeaketa horrek baditu bere puntu gaiztoak.  Eta puntu horiek leku kritiko batera eraman gaituzte. Hau da, gure etorkizuna okerrera joko luke, ez bagenitu puntu horiek zuzentzen aurki .

Garrantzitsuenetarikoen artean lau aukeratuko ditut. Lauak ‘fede txarra’ (7)deituriko arrazoinamenduan sustraitzen dira. Lehendabizikoak gizarteko talde handi bat gutxiagotasun egoerara darama  eta beste hirurak Freudek deitu zuen ‘thanatos’ pultsio (heriotzara edo suntsipenera darama bulkada) barruan jar gaitezke.

Lehendabizikoari buruz nik baino mila aldiz argiago idatz lituzkeela Simone de Beauvoiren hitzak  jarriko ditut. Horrela zioen: ‘Antifeministek bi argudio kontrajarri ateratzen dituzte Historia aztertzean: 1. emakumeek inoiz ez dute aparteko ezer sortu; 2. emakumearen egoerak inoiz ez du eragotzi emakumezko pertsonalitate handiak garatzea. Fede txarra dago bi baieztapen horietan: emakume pribilegiodun batzuen lorpenek ez dute konpentsatzen edo zuritzen maila kolektiboaren beheratze sistematikoa, eta lorpen horiek gutxi eta mugatuak izateak frogatu egiten du, hain zuzen, zirkunstantziak kontrakoak zaizkiela’(8). Ez da egongo gizarte osasun eta osoa, hau da kasta gabekoa eta libre , emakume subjektua eta gizonena parekatua izan arte.

Bigarren fede txarraren adibidea honela izango zen: gaiztakeria besteen taldean dago, eta horregatik gure erasoa ez da eraso, baizik eta gure defentsa den. Horri gehitzen zaigu botere pertsonala bizi guztirako mantentzen nahi duen liderra eta gerra eta suntsipena izango da bere derrigorrezko ondorioa. Ez zaio inporta zenbat suntsipen, izugarrikeria eta heriotza beste taldeko bizitzara eramaten duen, ze bestearena gaiztakeriak beterik gizartea da. Gurea ez, gurea garbi- garbia.

Hirugarren kasuan iragan mitikoan koka genezake. Iragan mitiko hori ematen zaio, hemezortzi mende pasa eta gero ,etor berrian den taldeari beste taldea, aspaldi bizi den  lur horretan, jaurtitzeko  eskubidea. Historia kultural zoragarria eta erlijio askotariko iturria izatez zeharo orban daiteke horrela. Iragan gatazkatsu eta aniztasun ‘bihurtzen’ da iragan homogeneoa eta horrek ematen dio beste taldeari ‘itsasora botatzeko’ eskubidea,  gure taldea jaun eta jabe absolutua izan dadin.  

Laugarrenak honela dio: Natura jakintsua da eta horregatik ez dugu arduratu behar, ze berak bakarrik sendatuko ditu guk emandako zauriak. Jarrai dezagun urak ,lurrak eta airea pozoitzen bilur barik, arduragaberik, ze Natura berak bere burua sendatuko du.

Fede gaizto horrek amildegira garamatza. Ez badugu zuzenbidea aldatzen ez diogu ezer onik utziko gure ondorengoei.

 

(1) Voltaire, . (1763). Traité sur la tolérance. http ://www.bibebook.com/search/978-2-8247-1631-2: bibebook

 Et c’est de nos jours ! et c’est dans un temps où la philosophie a fait tant de progrès ! … Il semble que le fanatisme, indigné depuis peu des succès de la raison, se débatte sous elle avec plus de rage. Euskarazko itzultzaile : Irati Bereau eta Esteban Antxustegi Igartua

(2) Gillen Ochkamgoa horrela zioen bere Summa Logica, I,12: ‘Eta hauetarako, arrazoi hori da "alferrikakoa dela gutxiagorekin egin daitekeena gehiagorekin egitea"(Et pro istis est ratio ista quia ‘frustra fit per plura quod potest fieri per pauciora’).

Testua ikus daiteke hurrengo helbidean: http://www.logicmuseum.com/wiki/Authors/Ockham/Summa_Logicae/Book_I/Chapter_12

(3) Hamilton, W. (1853). Discussions on Philosophy and Literature. New York: Harper & Brothers , Publishers

Beraz, kausalitatearen teoria honi "Ockhamen labana" aplikatzeko eskubidea dugu.(We are, therefore, entitled to apply “ Occam's razor ” to this theory of causality)

(4) Euler, M. (1753). Dissertation sur le principe de la moindre action avec les examens de l'objections de... Berlin: Michaelis

Naturak bere eragiketa guztietan ahalik eta ekintza txikiena erabiltzen du(Que la nature dans toutes ses operations employe les moins d’action qu’il soit possible)

(5) Husserl, E. (1973). Cartesianische Meditationen und Pariser Vorträge. The Hague: Martinus Nijhoff

‘Esate baterako, "hemen gertuko kuboa" horri dagozkion aldaera fenomeniko aniztasunaren unitate sintetiko gisa agertzen da. Gertuko gauza, hurbileko gauza bera bezala, orain "alde" honetatik aurkezten da, orain ‘alde’ horretatik, eta "ikuspegi bisualak" aldatzen dira, baina baita "ukimenezkoak", "akustikoak" eta beste "aldaera fenomenikoak" ere, arreta dagokion erara bideratuz beha dezakegu.’(etwa Würfel hier in der Nahsphäre, zeigt sich aber selbst wieder als synthetische Einheit einer Mannigfaltigkeit zugehöriger 10Erscheinungsweisen. Nämlich das Nahding als dasselbe erscheint bald von dieser, bald von jener Seite, und es wechseln die "visuellen Perspektiven", aber auch die "taktuellen", die "akustischen" und sonstigen "Erscheinungsweisen", wie wir bei entsprechender Richtung der Aufmerksamkeit beobachten können)

(6)  Truko horren azalpena hurrengo liburutik hartutakoa da:

‘’Los engaños de la mente’’-S.L.Macknik,S.Martinez-Conde,con Sandra Blakeslee.Ediciones Destino

(7) Sartre, J.P. (1943). L'être et le nèant. Paris: Gallimard

fede txarra praktikatzen duenentzat, egia desatsegin bat ezkutatzea edo akats atsegin bat egiatzat aurkeztea da kontua(pour celui qui pratique la mauvaise foi, il s'agit bien de masquer une vérité déplaisante ou de présenter comme vérité une erreur plaisante.)

(8) De Beauvoir, S. (1976). Le deuxième sexe. Paris: Gallimard

‘Les antiféministes tirent de l’examen de l’Histoire deux arguments contradictoires : 1° les femmes n’ont jamais rien créé de grand ; 2° la situation de la femme n’a jamais empêché l’épanouissement des grandes personnalités féminines. Il y a de la mauvaise foi dans ces deux affirmations ; les réussites de quelques privilégiées ne compensent ni n’excusent l’abaissement systématique du niveau collectif ; et que ces réussites soient rares et limitées prouve précisément que les circonstances leur sont défavorables’

Euskarazko itzultzailea : Irene Arrarats Lizeaga

3 iruzkin:

  1. Pedro Moso:
    Baliabide eskasaren kudeaketa eraginkorrak ematen du ezinezko misioa dela. Zurea baino apur bat hurbilago begirada batekin, batek uste du osasuna, hezkuntza, justizia, etxebizitza eta abarren hobekuntza erabili behar zuen diru asko gastu ‘ideologikoan’ xahutzen duela.
    Fribolo eta arduragabea izango naiz, baina ezin dut Naturaren etorkizunaz arduratzea lortu. Nahikoa izaten dut nire zaharmin hasiberriarekin arduratzen. Baina pentsatzen hasita haiek ere Natura dira .Denbora , harea hatz artean, ihes egiten zait mundua bira eta bira patxadatsu ibiliko den bitartean. Egia esan, ez daukat ideia argirik Israel-Palestina gatazkari buruz, baina agian nola betikoek partitu zuten Otomandar Inperioa gogoratzea arrastoren bat eman gaitzake

    ErantzunEzabatu
  2. Marga Garcia Enguix
    Egunon Joseba. Bloga irakurri dut eta oso trinkoa egiten zait.Bizitzari buruzko ideia eta gogoeta batzuk pentsamendu ekonomizista, feminista, filosofiko eta ekologistekin tartekatuz ikusten dut.
    Agian narrazioak arintasun falta izango du, eta baita ere garaikideago adibideak, eta gaurkotuago lengoaia.
    Nire prestakuntza soziologikoago eta aktibistak azterketa arriskutsuagoak eta gaurkotuagoak eskatzen dizkit
    Hala ere, miresten zait zure blogerokoen jarraitasuna
    Eta damutzen naiz argitaletxearen itsutasunaz liburuak argitaratzeko

    ErantzunEzabatu
  3. Julio Redondo
    Eskerrik asko zure blogera sartzen baimentzeagatik. Ez galdetu zergatik, agian bakarrik nire iritzia izango da, baina zure euskaldunen autoanalisitik eta besteetatik ikusten zaitut bereziki burutsu aurreko sarrerekin alderatuta. Irakurketak ondo sentiarazi nau. Orain uste dut denei apur bat eskuragarriagoa egin diezula.

    ErantzunEzabatu