Kanten ‘Judizioaren kritika’- Habermas- Sartreren porrotezko jainkoa- Jennifer A. McMahon- Ruairidh Gray
‘Askatasunaren kontzeptuak ez du ezer zehazten
naturaren ezagutza teorikoari dagokionez; Naturaren kontzeptuak ere ez du
zerikusirik askatasunaren lege praktikoekin; eta, beraz, eremu batetik bestera
zeharkatzeko zubi bat ezinezkoa da ’.(1)
Katolikoen artean
apaiza ez dagoenean, seroreek ematen
duten komunioa. Antzeko moduan filosofoak ezkutuan dagoenean pentsalariak
behartuta daude beren rolean aritzea. Era traketsean edo zuzenean, hori beste
gauza da. Rortyk ezberdintzen ditu bi filosofia motak: sistematikoa eta
edifikagarria(2). Lehendabizikoa tradizioan errotutako filosofia da eta bestea
gizarte-elkarrizketa mantentzen saiatzen da, bide ezezagunak jorratzen.
Filosofia sistematikoaz ez dugu asko entzuten azkenaldian, eta horrek filosofia
edifikagarriaren alorrean aritzera behartzen gaitu. Serora honek, nik ,azkenean
Kanten ‘Judizioaren kritika’ bukatu dut irakurtzen.
Gaur egun pentsamendua
lubakian egon behar da , ze arrazoia ez da bere une egokienean, eta hori
adierazteko zein hobe lehen Prusiaren ipar ekialde muturreko hiriko eta orain
Errusiako mendebaldean isolatua den hiriko filosofo famatua, Immanuel Kant
baino. Koenigsberg/Kaliningrad.eko hiritarrak zer esango zukeen bizirik baledi
1940 urteko Alemania buruz edo gaurko Errusiako egoerari buruz, berak, ‘Betiereko bakerantz’( ‘Zum ewigen
Frieden’)idatzi zuenak?
Autokraziak ez zuen bere
lanetan lekurik izaten. Mendebaldea
hiruki politiko bitxi baten erdian dago gaur egun. Izerdiz patsetan dagoen
AEBko izandako presidentea, gezurretan ari den bitartean, munduko handiko
demokrazia lurrera botatzeko arriskuaz ez du inolako beldurrik erakusten. Beste
muturrean bizitzarako presidente kargua daukan pertsonak, bere anaiatzat jotzen
zituen bizilagunak erasotzen eta bizitza
, etxeak eta azpiegiturak aitzakiak merkekin desegiten. Azkenean, haien erdian
beste batzuk bere herrialdea zeharo ixten, herrialdea oligarkia txiki baten
jolastoki esklusiboa bihur dadin.
Holako egoeran hainbeste
denbora itxaron egin nuen liburua irakurtzea erabaki nuen . Bere arrazoimen
hutsaren eta praktikoaren kritikak eta idatzi politikoak irakurriz gero hor
neukan aurrean zabaldu gabe nire zain bere ‘Judizioaren kritika’. Filosofia ezagutzeko filosofoen lana irakurri behar da,
beren hitz propioekin.
Filosofiaren historialari batzuek izugarrizko lana
hartzen dute kontraesanak alde batera uzteko, horrela filosofia gauza borobila eta sinpleegia
bihurtzen dute, filosofoen lana desitxuratzen. Horregatik bere filosofia
ezagutu nahi banu, bere lana irakurri behar nuke. Zientzia bat izaten jarraitu nahi badu, ezin da bere
edukia filosofiako historialarien besoetan lurperatu.
Duden hiztegiaren arabera
‘Gemüt’ ‘pertsona baten ahalmen mental eta espiritualen osotasuna’ da. Ez da
Fichteren ‘nia absolutua’ hasi zenetik , gero Hegelen instantzia fantasmagoriko
orokorra bihurtu zenerako ideia. Kant zen filosofo ondradua eta errealitatearen
barruan mugitu zen beti. Ez zuen analisia egiteko ‘eskaleratik’ behar, eserleku
xume batekin nahikoa zuen. Esan zuen moduan arrazoia eldarnio poetikotik urrun
mantentzea zen bere lehendabiziko lana(3).
Pentsamenduaren mugak
finkatzeko lanetan murgildu zen bizitza osoa. Liburu honetan agertzen da
judizioaren ahalmena, hau da arrazoiaren eta ulermenaren arteko
instantzia. Bien arteko instantziaren
existentziak Hegeleren ‘erreala dena arrazionala da’ ezeztatzen du. Zentzuz hautematen dugunen eta
arrazoian lantzen dugunen artean zerbait badago, bere ezaugarri propioarekin,
Hegelen ekuazio hori desorekatuko du.
Judizioaren ahalmenak bi
pentsamendu mota ditu. Bata kontzeptuala, diskurtsiboa, hau da , naturaren
kausalitatearen menpean. Azken hau
judizioaren ahalmen determinatzailea da.
Lege enpirikoaren
arabera naturaren batasunean oinarrituta
dago. Esperientziaren posibilitatearen menpean dago bere ezagutza.
Esperientziatik unibertsalera daraman norabidea bideratzen duen ahalmena da.
Ulermena lege honako, natura zentzumenen objektua delako, legegilea da.
Ezagutza teoriko baten balizko esperientzia batean oinarrituta sortzen dira
bere kontzeptuak. Judizioa mota hau ‘oro har esperientzia posible baten legeen
menpean’ dago(4)
Bestea ,konplexua,
aberatsagoa, eta zaila definitzeko, judizioaren ahalmen erreflexiboa da.
Edertasuna, gustua, estetika, infinitua, sublimea, askatasuna, zentzumenez
kanpo dagoena haren jolastokia ematen digute. Oinarria judizioaren ahalmen
espekulatiboan dago, zentzumenekin loturarik ez duen judizioan.
Helburu-printzipioaren arabera mugitzen da, hau da, gure ezagutzaren ahalmena
giza ulermen partikularrari egokitzeko unibertsala aurki diezaion.(5)
‘Big Bang Theory’-n
Sheldon Cooper eta Amy Farrah Fowleren amestutako helburuak ,dena argitzen duen
teoria bakarrak, helburu-printzipio horren zientzia barruan duen garrantzia
erakusten du modu teatralizatuan. Baina Kantek,
bere zintzotasunarekin, argi erakusten du bakarrik asmoa dela.
Fenomenoen munduan
bizitzen gara, fenomeno horren azpian edo gainean dagoena atzemanezina da
zentzumenerako. Baina hori ez da aitzakia gure ezagutzaren ahalmenak zer-nolako
ezaugarriak dituen azter ez dadin. Ezaugarri horiek gure ezagutza moldatzen
dute eta hortik dator analisi horren garrantzia. Ez da ere aitzakia izan
ezagutzaren lana ez aritzeko, zentzumenaren bidez ezagutzen duguna handi
dezagun baizik, partikularra eta unibertsala egokitzeko prozesuan. Eta horrek
eramaten du hurrengo ondoriora: gure adimenerako denak dute helburu bat.
Homeroren hitz batzuek
,deituriko ‘Homeroren glosak’, esanahia ezezagunak edo aieruzkoak dauzkate.
Kanten liburuan behin eta berriro agertzen da
hitz bat, eta bere esanahi zehatza zaila da ere bai jakitea.
Nik begiratu dudan
itzulpen ingelesak estruktura bereko hitz baten jartzearekin barneko arazoa
berean utzi du(6). Kanten hitza da ‘Zweckmässigkeit’ eta ingelesez antzeko
estruktura erabiliz , hau da ‘purposiveness’ hitzaz, itzulpen lana bukatutzat
jo dute. Baina horrela erroko galdera erantzun gabe geratzen da, hau da, zer
nahi zuen esan hitz horrekin Kantek?
Hitz horrek judizioaren
ahalmen erreflexiboan rola handia hartzen du. Orokorrean, hitz honek gutxienez
bi zentzu dauzka. Lehendabizikoa, esanahi xumea, ‘aproposa’ da, edozein
helburuetako aproposa den gauza.
Unibertsoko
kontingentziatik izaki kreatzaile goien bat
ateratzen du Kantek, unibertso ordenaturik eta helburu printzipiotik ondorio beharrezkoa
bezala. Baina hori idazki honetako aipamen txiki bat da, beste asmorik ez duena.
Judizioaren ahalmen
determinatzaileak legedia bat jarraitzen du. Lege enpirikoen menpe dago, batzuk
ezagunak, beste batzuk ezagutzeke. Naturazko kausalitatearen azpian dago. Bere
ezagutza balizko esperientzia batean oinarrituta dago.
Judizioaren ahalmen
erreflexiboa,ordea, estua eta mugatua den judizioaren ahalmen
determinatzailearen eremutik kanpo ibiltzen da. Nahiz eta beti gehiegikeriaz
ihes egiteko arrazoiak epaiaren rola jokatzen duen. Judizioaren ahalmen
erreflexiboa askatasunaren legean
oinarrituta dago. Pertsona baten ahalmen mental eta espiritualen osotasun bat
inguru antolatu baten barruan sentitzen da eta helburu batera zuzendua dagoen
unibertso baten barruan aurkitzen zaio.
Judizio ahalmen
erreflexiboaren tresna garrantzitsuena
analogia da. Eta tresna xume horrekin bete behar du bere lana. Ez da
ahaztu behar arrazoia hor dagoela beti
gehiegikeriaz aldentzeko.
Enpirismoaren bidez
ezagutzen dugunak mugatua dela kontuan harturik, judizioaren ahalmen
erreflexiboak mugatasun horretatik ateratzen laguntzen gaitu. Lan izugarria
baina beharrezkoa da. Judizioak badu lan bikoitza, alde batetik mugak zein diren zehaztu eta bestetik mugaz
haratago, hau da zentzumenez kanpo, ibiltzea.
Nota moduzko beste aipamen
txiki bat. Askatasun horretan bere lege moralaren kontzientzia dauka. Bere
inperatibo kategorikoa horretan datza, kondiziorik gabeko lege horretan. Legea
jarraitzen duen edozein arrazoiagatik , hau da, premia larriagatik, justua zen
itxuragatik, zigorraren beldurragatik, eta abarrik, ez du inperatibo
kategorikoa betetzen.
Kanten lan honetan
agertzen diren ideien artean, batek
azterketa sakon berezia mereziko luke. Bere begirada bikoitz horretan, adimenari
begira eta aldi berean gizarte aldera begiratuz, horrela dio: ‘ izaki moral
gisa bakarrik gizakia sorkuntzaren helbururen bat izan dela ’.(8) Nolakoa izan
behar da gizaki moral hori? Ez dugu ikusten
‘moral’ horren zantzu handirik munduan gobernatzaileen artean. Ikusita
nola gestionatzen duten ‘sorkuntza’ gizaki moralatik oso urrun gaude. Bat-batean
, gaur egun, izaki morala horren beharrean aurkitzen gara.
Liburua alde batera utzi
baino lehen aipatzekoa da saihestezina Kanten filosofiari buruzko kritika zorrotzena. Zentzumenari lotutako
judizio determinatzailea eta zentzumenez kanpoko judizio erreflexiboaren artean zeharka ezina
den muga izanik, beste bideak aztertzeko beharrean aurkitzen zitzaion
post-Kanteko filosofia. Egoera hori aditzeko Felix Gotthelf -en hitzak
erabiliko ditugu. ‘Kantek ziurrenik jakintza suntsitu zezakeen, baina goi
mailako ezagutzan oinarritutako sinesmena eraiki, ezin zuen egin’, idatzi
zuen.(9)
Gaurko ikuspuntutik, muga
hori zeharkatzeko erreflexioa izan behar luke indarra. Erreflexio hori
testuinguru historiko eta teknologiko batean gertatzen da. Horri gehituko
nizkioke interesatua ez izatea eta egiaren ez estaltzeko konpromezua izatea.
Hori dena beharrezkoa da erreflexio zuzena izateko.
Kantek lan hau publikatu zuenetik ehun eta berrogeita
hamalau urte geroago erreflexioa beste moduan azaltzen da Habermas-en lanean(‘Ezagutza
eta Interesa’ liburuan). Hegelen ‘Fenomenologia’-tik hartutako ideiari
jarraipena emanez erreflexioari lotzen dio botere emantzipatzailea.
Auto-erreflexioan ezagutza ezagutzagatik emantzipazio interesarekin bat dator.
(10)
Beste albo-ohar
bat. Auto-kontzientzian, Kantentzat, ni
‘nik pentsetan dut’-enekin doaz
irudikapen guztiak bezala emana
naiz’, ziurtasunez(13). Hegelentzako,
ordea, auto-kontzientziaren motorra ‘aitortza lortzeko borroka’ da(14). Hori
bere jaun-morroi erlazioan irudikatzen du. Orduan, besteen
‘begiaren’ bitartez lortzen dugu gure auto-kontzientzia. Baina horrek bere
bereko atala mereziko luke.
Historiaren bidai
labur honetan jarraituz, Sartreren esaldi bitxi bat ulertzeko Kantengana jo
dezakegu. ’Dena gertatzen da pertsona
porrotezko jainkoa izatera ailegatuko balitz bezala’, dio Sartrek(15). Eta
horren azalpena Kanten liburu honetan aurki dezakegu.
Zer hobe, filosofo baten
esaldiak beste aurreko batean oinarritzea baino ? Alde batetik naturak ez gaitu
gu izaki berezi bat bezala hartzen(16) Naturak bere haserrea erakusten duenean
ez du gurekiko errukitasun berezirik erakusten. Bestaldetik, fenomeno baten
munduan harrapatuta gaude, eta zentzumenez
kanpoko eremuan mugitzeko baliabideak eskasak ditugu. Erdian gaude,
urrutiko zeru eta hautemanezin azpi-munduko nekaezinean ikusi saiatzen bekoki
ilunez. Porrotezko jainkoak garela ez du ematen metafora txarra denik.
Bukatzeko, hiru aipamen
Kanten testutik kanpo. Abuztuaren 8an nire mugikorrean heriotza-ohar bat eskegi
zidaten, Jennifer A. McMahon filosofoa hil zela esanez .Aspasia Miletokoa,
Klea, Thekla, Sosipatra, Makrina gaztea eta Hipatia Alexandriakoaren leinukoa
da. Tamalez bere lanetik ez dut ezer irakurri, baina ondo etor zekidakeen, ze
Jennifer A. McMahon Kanten aditua zen. Badaude oraindik emakume eta gizon
filosofoak munduan, nahiz eta komunikabide sozialetan ez diren agertzen. Gurean
bego betiko! Eta agerian!
Ekainaren 20an,2023
Glasgowko pub batean izugarrizko ekitaldia ikusi nuen. Ruairidh Gray zegoen nire aurrean abesten. Bere abots
zoragarriaz ‘Black Velvet Band’ (‘Belusezko banda beltza)abestia ari zen
kantatzen, bere musuzapi handi horiaz ezpainak noizbehinka sikatzen ari zen
bitartean. Zoragarria! Horrelako gertaerak gutxitan gertatzen dira bizitzan.
Baina gero abesti horren
letran erreparatu nuen. Dendari ikastun batek belusezko banda beltza bat
zeraman neska polit bat ezagutu zuen. Egun batean neskak gizon baten
poltsikotik urrezko erloju bat hartu zuen eta dendari ikastunen eskuetan utzi
zuen. Horren ondorioz epaien aurrera eraman zuten dendari ikastuna eta epaileak
7 urteko zigorra jarri zion mutilari, zeharo aparteko leku batean. Abestiz edo
Paradisuren narrazioaz jantzita, belusezko banda beltzaren neska edo Eva,
emakumeak gizonaren galmenaren mito gezurti traketsa agertzen da behin eta
berriro gure kulturan. Eskozian Adam Smithen estatua errespeta zedin esklabismoaren
alde izatearen akusazioen kontra defendatzen ari ziren bitartean, tabernetan
mezu okerrak dibertigarriak izango balira ibiltzen dira abesten egunero.
Azkenik, goian
aipatutako Kanten liburuaren asmoren artean estetika den probestuz, desio bat
adierazi nahi nuke. Nahiz eta estetikaz ez dut ezer esan lan honetan, ze nik
ezintasuna daukat horretarako.
(1) ‘Der Freiheitsbegriff bestimmt nichts in
Ansehung der theoretischen Erkenntnis der Natur; der Naturbegriff ebensowohl
nichts in Ansehung der praktischen Gesetze der Freiheit; und es ist insofern
nicht möglich, eine Brücke von einem Gebiete zu dem anderen hinüberzuschlagen’. Kant, I. (1922). Kritik der Urteilskraft.
Leipzig: Felix Meiner.33 orr
(2) ‘Korronte nagusiaren
barruan dauden filosofoak "sistematikoak" deituko ditut, eta
periferikoak, nik deituko ditut "edifikatzaileak" . Filosofo
periferiko, pragmatiko, hauek eszeptikoak dira nagusiki filosofia
sistematikoarekiko, konparagarritasun unibertsalaren proiektu osoarekin’(The mainstream philosophers are the philosophers I
shall call "systematic," and the peripheral ones are those I shall
call "edifying." These peripheral, pragmatic philosophers are
skeptical primarily about systematic philosophy, about the whole project of
universal commensuration) Rorty, R. (1979). Philosophy
and the Mirror of Nature. Princeton: Princeton University Press. 367-368
Orr.
(3) ‘non galtzen garen azalpen-modu honekin
asaldatutasunean, non naturaren ezagutzak jarraitu ezin gaituen, non
arrazoimenak poetikoki hunkitzeko tentazioa duen, eta hori da hain zuzen ere
bere helbururik garrantzitsuena saihestea’( wo wir
uns mit dieser Erklärungsart ins Überschwengliche verlieren, wohin uns die
Naturerkenntnis nicht folgen kann, die Vernunft dichterisch zu schwärmen
verleitet wird, welches zu verhüten eben ihre vorzüglichste Bestimmung ist). Kant, I. (1922). Kritik der Urteilskraft.
Leipzig: Felix Meiner.277 orr
(4)
‘judizioa ahalmen determinatzailearen baldintza unibertsalen arabera egin
baitzuen, oro har esperientzia posible baten legeen menpean’ (weil er
dieses Urteil, nach den allgemeinen Bedingungen der bestimmenden Urteilskraft
,unter den Gesetzen einer möglichen Erfahrung überhaupt gefället hat). Kant, I. (1922). Kritik der Urteilskraft.
Leipzig: Felix Meiner.28 orr.
(5) ‘Oro har judizioa partikularra unibertsalaren barruan
bururatzeko ahalmena da... Baina partikularra bakarrik ematen bada, eta
Judizioak bertan aurkitu behar badu orokorra, esandako Judizioa soilik da
erreflexiboa’(Urteilskraft überhaupt ist das Vermögen,
das Besondere als enthalten unter dem Allgemeinen zu denken…. Ist aber nur das
Besondere gegeben, wozu sie das Allgemeine finden soll, so ist die Urteilskraft
bloß reflektierend). Kant, I. (1922). Kritik
der Urteilskraft. Leipzig: Felix Meiner.15 orr.
(6)Werner S.
Pluharrek egin zuen Itzulpen honetaz ari naiz: Kant, I. (1987). Critique
of Judgment. Indianapolis /Cambridge: Hackett Publishing Company
(7) ‘antinomiek gure borondatearen aurka behartzen
gaituztela zentzumenenetik haratago begiratzera zentzumenez kanpoko eremuan
gure apriorizko ahalmen guztiak elkartzen diren puntu bilatzeko: ez baitago
beste irteerarik arrazoia bere buruarekin bat egiteko’.(die Antinomien wider
Willen nötigen,über das Sinnliche hinaus zu sehen, und im Übersinnlichen den
Vereinigungspunkt aller unserer Vermögen a priori zu suchen; weil kein anderer
Ausweg übrigbleibt, die Vernunft mit sich selbst einstimmig zu machen. Kant, I. (1922). Kritik der Urteilskraft.
Leipzig: Felix Meiner.200 orr.
(8) ’Hau ere guztiz bat dator giza arrazoimen osasuntsuaren
judizio arruntenarekin: hots, izaki moral gisa bakarrik gizakia sorkuntzaren
helbururen bat izan dela’.(Auch stimmt damit das gemeinste Urteil der gesunden
Menschenvernunft vollkommen zusammen: nämlich daß der Mensch nur als
moralisches Wesen ein Endzweck der Schöpfung sein könne) Kant, I. (1922). Kritik der Urteilskraft.
Leipzig: Felix Meiner.306orr.
(9) ‘Kant konnte wohl das Wissen zerstören, aber den Glauben
auf dem Fundament eines höheren Wissens aufzubauen, das vermochte er nicht’. Felix Gotthelf . (1914). Über indische und
deutsche Philosophie. Mainz. Jahrbuch der Schopenhauer-Gesellschaft
1914 https://www.philosophie.fb05.uni-mainz.de/ fs_ schopenhauer_ jahrbuecher/
#Jahrbuch_der_Schopenhauer-Gesellschaft_1914
(10) ‘Bestela, Hegelek Fenomenologian garatu zuen
hausnarketa-esperientziatik ihes egin ahal izango ez zuten…Auto-erreflexioan,
ezagutza ezagutzaren mesedetan bat dator emantzipazioarekiko interesarekin;
erreflexioa gauzatzeak emantzipazio mugimendu gisa bezala ezagutzen duela’(Sonst hätten sie sich jener Erfahrung der Reflexion
nicht entziehen können, die Hegel einst in der Phänomenologie entfaltet hat….In
der Selbstreflexion gelangt eine Erkenntnis um der Erekanntnis willen mit dem
Interesse an Mündigkeit zur Deckung;den der Vollzug der Reflexion weiβ sich als
Bewegung der Emanzipation). Habermas,J.
(1973). Erkenntnis und Interesse. Frankfurt am Mein:Suhrkamp.243,244 orr.
(11) ‘Die Erfahrung der Reflexion hält jene ausgezeichneten
Momente fest, in denen das Subjekt sich gleichsam über die eigene Schulter
sieht und wahrnimmt, wie sich hinter seinem Rücken das transzendentale
Verhältnis zwischen Subjekt und Objekt verschiebt;sie erinnert die
Emanzipationsschwellen der Gattungsgeschichte’
Habermas,J. (1973). Erkenntnis und Interesse. Frankfurt am Mein:Suhrkamp.31 orr.
(12) ‘Daβ
wir Reflexion verleugnen, ist der Positivismus’
Habermas,J. (1973). Erkenntnis und Interesse. Frankfurt am Mein:Suhrkamp.9 orr.
(13) ‘Kantek judizioaren
eraketari buruz ez zuen dudarik; ez baitzion ezer ziurrago iruditzen
auto-kontzientzia baino, non ni ‘nik pentsetan dut’-enekin doaz irudikapen guztiak bezala emana naiz’ (‘Über das Zustandekommen des Gerichtes machte
Kant sich keine Gedanken;denn nichts schien ihm gewisser zu sein als das
Selbstbewuβtsein , in dem Ich mir als das alle meine Vorstellungen
begleitende’Ich denke’gegeben bin’) Habermas,J. (1973). Erkenntnis und Interesse. Frankfurt am
Mein:Suhrkamp.25 orr.
(14) ‘Bakoitza bestearen
baliabidea da, zeinaren bidez bakoitzak bere buruarekin bitartekari eta
elkartzen duen, eta izaki bakoitza beretzat eta bestearentzat berehalako esentzia berarentzat den, eta,
aldi berean, bitartekaritza honen bidez bakarrik dela. Elkarri aitortzen diote
elkarri’(‘Jedes ist dem andern die Mitte, durch welche
jedes sich mit sich selbst vermittelt und zusammenschliesst, und jedes sich und
dem Andern unmittelbares fuer sich seiendes Wesen, welches zugleich nur durch
diese Vermittlung so für sich ist. Sie anerkennen sich als gegenseitig sich
anerkennend. Hegel,
G.W.F. (1988). Phänomenologie des Geistes. Hamburg: Felix Meiner,129 orr.
(15) Dena gertatzen da mundua,
pertsona,eta pertsona-mundu-barruan sasi jainkoa izatera bakarrik irits
daitezkeen bezala. (Tout se passe comme si le monde, l'homme
et l'homme-dans-le-monde n'arrivaient à réaliser qu'un Dieu manqué.)( Sartre, J.P. (1943). L’être et le
néant. Paris: Editions Gallimard . 671 orr. )
(16) ‘Eta horrek gizakiarentzat ere balio du. Izan ere,
hondamendi natural horien arrastoen azterketa zorrotzak (Camperren
iritziz)frogatzen badirudi ere gizakia iraultza haietan sartuta ez
zegoela, hala ere lurreko beste
izakiekiko hain menpekoa da, non naturaren mekanismo batek besteen gobernatzen duela onartzen bada
, gizakia ere haren menpekotzat hartu behar da, nahiz eta bere adimenak gai
izan (gehienetan, bederen) hondamen haietatik salbatzeko’.( Wenngleich der
Mensch, wie die genaueste Prüfung der Überreste jener Naturverwüstungen (nach
Campers Urteile) zu beweisen scheint, in diesen Revolutionen nicht mit
begriffen war; so ist er doch von den übrigen Erdgeschöpfen so abhängig, daß
wenn ein über die anderen allgemeinwaltender Mechanism der Natur eingeräumt
wird, er als darunter mit begriffen angesehen werden muß: wenn ihn gleich sein
Verstand (großenteils wenigstens) unter ihren Verwüstungen hat retten können.. Kant, I. (1922). Kritik der Urteilskraft.
Leipzig: Felix Meiner.297 orr.