ZIO GABEKO INFORMAZIOA
Bere haurtzaroko lagun baten eskela, Kontxirena, ikusi zuen eta horrek bere barruan haurtzaroko gogorapenak eta bizitzaren azalpenik gabeko gertakari batzuk ernarazi zituen. Aurrera zihoan bere gogoetan murgilduta. ’Fisikarientzat informazioa materia da. Baina orduan, zer izango dira nire haurtzaroko gogoetak? Zelako materiaz konposatuak egongo dira? Bulkada elektrikoaz agian? Baina,… bakarrik?
Neurologoek jakingo balute, gutxienez! -esaten zuen berekiko. ‘Azkenean ,uhin edo partikula, tontolapiko hutsa izango
naiz matematikariek hiru koordenada espazialetan zatikatutako espazioan eta
laugarren tenporalaren zehar mugitzen dela,
ez beste gauzarik’-gehitu zuen marmarka haserre
samar .
Bere buruan Toribio Aguirre kalea gorpuzten ari zen , korridore luze bat balitz bezala. Hasieran Patxiren zapategian, bere mailuaren kla-kla soinua entzuten zelarik. Gero Emiliren elikagai-dendara, bere senarra Jose Garmendia zaldibiarra, orgatxotik tiraka berak herri osoko labean egindako ogiak eta opiltxoarekin zetorrelarik.
Hurrengoa, Izkina taberna. Han egongo zen Sodupe goiza lasaian asperturik besoak gurutzatuak zituztelarik eta arratsalde jendetsuan lanez lepo bete. Gero Txantxote arrandegi builosoa, garrasi eta ur txorrotaz bete zelarik. Aurrean Arbolapetako gerizpea, kaletarren elkargunea, goizean jende barik. Hurrengoa Juldain estankoa. Han ziren tabakoaz gain Novaro editorialeko ‘Vidas ejemplares’, ‘La Codorniz’ eta ‘el Caso’ aldizkariak bere erakusleihoan.
Aurrexeago Petra ‘kolunas’ fruta-denda eta Gomix etxetresnaren denda, tramankulu bitxiaz mukuru zelarik bere ferra itxurako espazioan. Eskuinean bere lehengusua Pedro Zubiaren ‘Perikin’ ile-apaindegia, isekari asko zeuden bezeroen artean! Kaleko beste aldean ‘el Caserio’ taberna. Kale bukaeran harresiz inguraturiko Montzon etxea, bere udareondo fruituz kargaturik.
Kaletik ateratzean San Frantzisko eliza eta haren klaustroak(kalistroak) aurkitzen ziren, merkatuaren ondoan. Hango merkatua asteburuan ‘Berduli dancing’ izendatua, gazteentzako dantzalekua bihurtzen zen. Klaustroan zuten Mesedeetako mojek beren haur eskola. Eskolaren atea itxita aurkituko zela itxaropen sekretuaz ,astiro joaten izan zen. Batzuetan bere asmoa bete zuen.
Moja bat jubilatzera zihoan eta berari tokatu zitzaion bere lehen urteko eskolan moja horri beren omenezko diskurtsoa irakurtzea. Hitzaldia entseatzeko beste moja bat neskaren gela bat eraman zion eta diskurtsoaren papera emanez agindu zion: ‘irakurri’. Gero hasi zen esaten: ‘altuxeago’. Aspertu samar hartu zion gerritik eta idazmahai baten gainean jarriz esan zion: ‘Orain bai, altuxeago. Ekin irakurtzen’. Gelako neska guztiek, bera baino hiru urte zaharragoak, barrez lehertu ziren. Berak ez zuen gogoratu diskurtso horren hitzik, baina bai zelako lotsa pasatu zuen entsegu hartan.
Beste egun batean moja bat eseri zen bere ondoan. Infernura gaixtoak joaten ziren hasi zen esaten eta zer txarto pasatzen ziren han. Minutu batzuk eman zuen horrelako panorama izugarria deskribatzen eta berak ez zuen batere ideiarik zertaz zihoan mojaren halako beldurrezko azalpenik . Azkenean kendu zion zeukan zorrozkailua. Amari dena esanda arratsaldean berarekin bueltatu behar zuen gauzak argitzeko. Berak margo kaxa berri bat trukatu zuen zorrozkailu bategatik beste ikaskide batekin. Beste ikaskideren gurasoek bakarrik zorrozkailuen falta somatu zuten, baina ez margo kaxa berriren sobera. Epaia fina suertatu zen moja hori bost urteko mutilari infernura botatzen, arrazoi guztiak kontuan hartu gabe.
‘Zeruan ere holako justizia eskasa egoten bada, hobe infernuan!’-pentsatu zuen bat-batean. Baina oroigarri polita ere bazuen. Egun batean, sarbideren ondoren kokatuko mahaitik etxera joateko asmoz altxatu zelarik, moja batek deitu zion bere mahaira, beste guztiak etxerako bidea hartzen zuten bitartean. Esan zidan: ‘hiru lagun bazarete eta zazpi sagarrak badituzu, zenbat bakoitzerako?’ Berak erantzun zion: ‘bi’. ‘Eta zenbat geratuko dira soberan?’-galdetu zion berriro. ‘Bat’- erantzun zion. Pare bat antzeko galdera eta esan zion bukaeran: ’Tira, zoaz etxera. Badakizu orain zatiketak egiten’.
Moja aurreratuak eta zintzoak
bazeuden ere haur eskola hartan, non pausu martzialean eta ilaran sartu behar
baitziren, gerrako abesti frankista bat
kantatzen ari zeneko keinua egiten zuten bitartean. Gela horren kanpoko aldean
zegoen baratz txiki bat, non txerri potolo bat hazten zuten. Izugarrizko
tamaina zeukan!
Hala ere, zer ez luke
emango bizitu zuen gertakari batzuren arrazoia jakiteko…
Berarentzat, beste korridorea Zarugalde kale aldetik zehar joaten zen. Etxetik entzuten zen trafikoaren zarata. Nola kamioiak, batez ere, azeleratzen zuten kale hasieran eta aurrera joan ahala ailegatzen zen zarata moteltzen zihoan , kaleko bukaeran zegoen arkua pasatzeko eta eskuinaldera Kanpazarreko norabidea har zedin.
Gauean sukaldeko sabaiko forma konkor eta arrakalatsuak argi hitsen menpean kamioi horien eta arkuaren figurak biziarazten zuten, beste figurekin batera, kamioi zarata entzuten zuen bitartean. Udako gauetan ere txitxarren zaratak zerbait ernarazten zuen bere barruan, ’hator, hator’ esaten baliote bezala. Arratsaldeko seirak aldera kaleko eguratsaren aldaketa somatzen zen nolabait argiaren moteltzearekin. Bizitza abiadura indargetzen ariko balitz bezala. Txoriaren txorrotxioka zein arboletan gaua igaroko ziren bila, alde batetik.
Lanetik etortzen ziren kotxeak,
bestetik, hantxe bere etxe aurrean gelditzerakoan. Ateak zabaltzen ziren ‘bihar
arte’ batekin eta gero ixten ziren ‘plast’-hotsarekin. Gero berriro motorra
martxan jartzen zen.
Bere hirugarren korridorea zen San Kristobalekoa. Eguerdiko hamabietan, Angelus garaian, ermitako kanpaitxoren hotsak bere etxetik entzuten ziren. Mendixka hartan igota entzuten zen herriaren burrundara. Kotxeen motorrak eta klaxonak, jenderen garrasiak, txakur batzuen zaunkak, txistu batzuk, Parrokiako kanpai hotsak ordua ematen, horiek erakusten zuten herria izaki bizidun antzeko zerbait zela.
Bera erdi erdian zegoenean ez zen nabaritzen zein zaratatsua zen
bere herria. Baina handik urruntzen zenean ,ordea, osotasun zalapartatsua
bihurtzen zen. Ematen zuen musika orkestra trakets baten aurrean zegoela, non bakoitzak hasi baino leheneko afinazio soinuak
egiten baitzuen, beste musikariek zer nota jotzen zuten batere jaramonik egin gabe.
Hala ere, zer ez luke
emango bizitu zuen gertakari batzuren arrazoia jakiteko…
Argi zeukan zertzeladak bestelakoak zirela gertakari horiek gertatu zirenean. Ez zegoen orduan telefono mugikorrik . Horrek nahi zuen esan informazio iturri bakarrak zirela egunkari batzuk eta telebista kate gutxi. Ez zegoen sare sozialik ‘Ez zegoen gaur bezala etxe askotan idazle isil bat bere iritzia egia bihurtzen saiatzen. Isiltasuna bakarrik apurtzen duena letra larrien erabilera izaten da.
Bere senean ez daudenentzako beste aukerarik ez da geratzen bere garrasiak eta aginduak letra larrien bidez adierazteaz kanpo. Horretarako ere kodea erabili behar!’- esan zuen berekiko haserre samar. ’Bigarren gerra mundialaren garaian hainbeste irrati igorle balego Ipar Amerikarrak bukatuko zinatekeen Islandian Normandiako bideaz galdezka.
Bitartean Frantziako
Normandian inguruko irrati igorleak
‘udazkeneko biolin negar luzeak ’(1) nolako eragina izango
ziokeela beren bihotzean edo udazkena instrumenturik egokiago zein izan zitekeen ibiliko ziren eztabaidatzen ’-oharkabeko
irri batekin pentsatu zuen
Hasteko ‘déjà vu’ bat ez zela bazekien. Horrelakoak, beharbada, garunaren atal zehatz bat jasotzen zuen bulkada elektriko batek eragin zitzakeen. Irakurria zuen pertsona batek bulkada elektriko bat jasotzen bazuen ezker lobulu frontaleko puntu batean, aurrean ikusten zuen guztia barregarria iruditzen zitzaiola, edozer zela ere, kartzelara joateko agintzen zuen papera izan bazen ere.
Baina ez, kanpoko
zerbaitek ere esku hartzen zuen hemen. Bere bizitzarekin zerikusirik izango
balu, bere etorkizunaren liburuan lerro zatitu eta lauso batzuk irakurri
zituelako ideia irits zitekeen.
Lehendabizikoa oporretan zegoenean gertatu zitzaion . Egun hartan bizikleta hartu eta Beasaindik Ataunerako bidetik abiatu zen. Bide estua eta bihurgunetsua abiaturik, hasi zen kotxeren matrikuletan erreparatzen. Lehendabizikoa serie arrunt batean zegoen,1357, edo antzeko zerbait. Beste batean lehendabiziko bi zenbakiak eta azkeneko biak zenbaki bereak ziren edo buelta emanda. Horrelako matrikulak ohi baino kantitate nabarmen handiago ikusi zuen.
Ez zen gogoratzen zehatz-mehatz nola izan zen, baina antzeko egoera
barruan egoteak eraman zuen berarekin zer esanik zeukan zerbait gertatzen ari
zela pentsatzera. Holako pentsamendu bitxia zuen buruan, ‘zeruak zerbait esaten
ari zatzaizkit ’ bezalako pentsamendua nolabait. Zerbait zeharo irrazionala zen
baina holako aldartzean aurkitzen zitzaidan. Oporrak bukaturik Bilbora bueltatu
zenean enteratu zen promozionatua izan zela.
Gogoratu zen bigarren
kasua nolakoa zen, bestea baino bitxiagoa. Goiz batean Beasainen lanera zihoan.
Abenduko egun hotsa zen. Ez zeraman denbora asko lan egiten eta presaz presa
zihoan. Aparkatuta espaloiaren ondoan
ikusi zuen furgoneta txiki bat. Furgonetak zeukan ipinita atean letra
larriz hurrengo izena: XAKA ORDIZIA. Berak furgoneta ikusi eta bat-batean bere burutik
zeharkatu zioan hitz bat: Sa Carneiro. Handik metro batzuetara lantokian sartu
zen. Gero gauean etxera bueltatu zenean enteratu zen telebistan Sa Carneiro hil zela istripu batean pasa zen
gauan.
Hirugarrena harrigarri samar zen berarentzat. Behin bere laguna Iñaki Berezibar ‘Txaparro’ berarekin iota eta jota non erabili behar hitz egiten egon zen. Bera behin bere aitarekin Aramaiora joan zela gogoratu zuen. Hantxe mezatan abadea sermoia ematerakoan iotaz betetako euskara erabili zuen. Berarentzat mundu ezberdin bat zen.
Gainera Arrasateko euskara jotaz beteriko euskara zela. ‘Juau’,’ jitzuau’,’jat’,’jok’ eta antzekoak asko erabilitakoak ziren Arrasaten. Bai, ahoskera zakar samar zen baina ,hala ere, berea. Horregatik ez zuen ulertzen nola bere laguna Iñaki Berecibar Joseba iotaz ahoskatzearen alde zegoen. Bera zen betidanik Joseba, jotarekin esanda. Azkenean bere azalpenaz eta erretolikaz asperturik Iñaki Berecibarrek esan zuen. ‘Beno, aurrerantzean ‘Josebapulos’ deituko zaitut’. Handik hamaika bat urte Malagan zegoen lanetan.
Bere lankideak, Emilio Alba,
ingelesez zegoen Tarot baten erabiltzeko argibideak gaztelerara itzultzeko
eskatu zion. Bere bikotekidea, Lola, mundu esoteriko horretan sartuta
zegoen-eta. Behin itzulpena eginda, bere lankideak bere etxera eraman zion.
Bere bikotekidea oso argala zen, benetan bitxia, itxura espiritualegia bere
gusturako. Lolak esan zion Burgoskoa zela
eta bat-batean esan zion.’Josebapulos’. Nahiz eta zeharo harrituta egon, ez
entzunarena egin zuen, batere jaramonik egin gabe. Ez zen egon berriro
Lolarekin.
Laugarrena prentsan
irakurritakoa zen. ‘Pais Semanal’-ek ‘Uliako sorgina’ri eginiko elkarrizketa
bat gogoratu zuen. Maritxu Erlanz-ek, Erronkarikoa, jaso zuen kazetaria eta
argazkilarien bisita. Elkarrizketa hasi eta gutxira argazkilariari esan zion:
‘Zuk bizkarrean orezta bat duzu’. Eta hala zen, nahiz eta bizkarra ondo estalita zuen, han orezta bat
zeukan.
Bidai mentala hori ez zen
berarentzat oso eroso suertatu. Hala ere, galdera pare bat bere buruan zebilen
erantzun baten xerka .‘Zergatik gogoratu naiz nire haur eskolako gertakarietaz?-esan
zuen berekiko. ‘Agian, Kontxi ezagutu baino aurrerago eramate horrek heriotza
nire burutik deuseztatuko zuelakoan nengoke’-erantzun zion bere buruari.
‘Zergatik nik ezagutu
ditudan azalpen arrazionalik gabeko gertakari batzuk etorri zaizkit burura?-
marmartu zuen etsipenez. Ez zitzaion korapilatsua ez zela erantzunik bururatu.
Nor zen bera zientzia eta osotasunaren ezberdintasunari buruz zerbait esateko? Orduan
gogoratu zuen giza adimenari buruz irakurri zuena: ‘naturak bizirauteko asmoarekin eginiko tresna
dela , ez kosmosaren barneko izaeran barneratzeko’(2).
‘Gauza batzuk jakin
daiteke bide ezezagunagatik, nahiz eta bakarrik txatxuek pentsa dezake
horrelako jakintza erabili modukoren bat antola dezake. Zerbait zatikatua,
osatugabea, baina, hala ere, bide ez-ohikoak jaso daitekeenaren aurrean gaude’-
pentsatu zuen azkenean.
(1) BBCtik Normandian
erresistentzia lehorreratzeaz ohartarazteko, Verlaineko bertso hauek erabili zituzten
: Udazkeneko biolinen negar luzeek larritasun monotonoz kulunkatzen nau bihotza(Les
sanglots longs des violons de l'automne bercent mon cœur d'une langueur
monotone)
(2) Holt, J. (2012). Why does the
world exist? New York/London: Liveright Publishing Corporation
Pedro Moso:
ErantzunEzabatuAsko gustatzen zait nola deskribatzen duzun zure herria, zelako zehaztasun eta xehetasunekin. Nirea ere, denda, taberna, kiosko, etxe dotore eta ez hain dotore, zelai eta kale osoekin ere, jada existitzen ez direnak baina oroitzapen lausoagoak eta zehazgabekoak ditut. Joaten nintzen ile apaindegian, ‘Vidas Ejemplares’ gain, ‘Hazañas Belicas’ ere bazuten. Bi aldizkarien irakurle amorratua nintzenez kandela bat Jainkoarentzat eta bestea deabruarentzat jartzen nituen.
Jainkoaz eta deabruaz mintzatuz, haurtzaroan ere ezagutu izan ditut moja krudelak, umeak umiliatzen zituztenak eta moja aurreratuak eta zintzoak. Gustatzen zait zu ere azken hauek gogoratzea. Umeekin harremana duten pertsona guztiak pertsona onak eta adeitsuak izan behar dira.
Weberrek hitz egiten duen munduaren desenkantua izan arren, askotan zerbaitek edo norbaitek zerbait misteriotsua kontatu nahi digun sentsazioa izaten dugula uste dut.
Egileak iruzkina kendu du.
ErantzunEzabatuOscar Iruarrizaga:
ErantzunEzabatuKaixo Joseba. Baroja asko gogorarazten didazu gertaera ulertezinen deskribapenarekin. Irakurketa erraza eta entretenigarria da.
Julio Redondo:
ErantzunEzabatuSaihestezina, oroitzapenak! Serio, adin batetaraino, Deustun denek inguratuta... La Salle, gor-mutuen eskola, salestarren, trinitarioen (amak lan egiten zuen haientzat). Lasaliako adur-zapia ikusten dudan bakoitzean, fraileei ematen zaizkien mila ezizenak etortzen zaizkit burura, ez dago lekurik... Ia hiru belaunaldi irakatsi zituen ‘morropocho’ aipatuko dut. Toribio Aguirre kalea, Patxi zapatagilea, historia egin dugun guneen gorabeherak, Mondragon, Beasain, Kanpazar, Iskina taberna eta mila beste irakurri ondoren... JADA beste bizitza batean partekatu ditudala uste dut. Eguna garratz egin nahi badut, gogoratu besterik ez dago guztion aurrean eta aldarrikatzera behartuta izanik: ’Con diez cañones por banda’…Kale batzuk, iraganeko festak, momentu bikainak, ia dena desagertua, aurrerapena, saltoki handiak… Puntu positiboren bat asto bat bezala kargatu ostean, nahiz eta "beldurrez" etxeko lanetatik zentimo batzuk "distraitzen" zituen…Guztira, canutilloa erosteko edo futbolinera jokatzeko. Iruditu zitzaidan, zure lerroetan, beste batzuetan baino apur bat gehiago zabaldu duzula eta zure bizitzako uneak eman dizkiguzula 'facundia ausarta' deitzen ausartuko nintzela erakustaldi batekin. Gustatu zait! Gertu sentitu naiz.
Juan Fernandez-Nespral:
ErantzunEzabatuJosebapulos:
Zure oroitzapen bilketa lan asko dauka. Oraindik uste dut testigantza aberasgarria dela, gauza horiek gal ez daitezen bidea dela. Batek daki, agian egunen batean animatuko naiz eta ordurako Gijoneko oroitzapenak biltzen hasiko naiz.