Buruko edozein funtzio arrazional erabili baino lehen, energia beteko izakia zelakoaren kontzientzia zuen. Kontzientzia horretan zaindari bakar bat zegoen izkina batean berari begira: bere erreflexioko baliabidea , bere baitarako erreflexioa, eta honek erakusten zion txinparta horien artean bera bizirik zegoela, nahiz eta zeharo galdurik, leku ezezagun batean, eta zereginaren gabezian egonik. Behin funtzio arrazionalak berreskuraturik, han bakarrik egonik , ez zeukan orduan ezer galtzeko, bizitza izan ezik. Horregatik zerbait argia eta ezberdina esateko erabakia hartu zuen. Hori dena ironiarik gabe (Hegel jauna haserre ez zedin )eta bizitzaren koherentzia ezak azpimarratzeko esaldi motz ironikoen estilorik erabili gabe. ’ Ze koherentzia ezak gure diskurtsoa borobila ezin dela izan erakusten du eta hori aurretik argi neukan ’ - esan zuen berekiko eta jarraitu zuen bere pentsamenduekin:
‘
Gure osotasuna zati desberdinez eginda dago , ez da uniformea, eta ezagutzen ez
dugunak alda lezake gure ikusmoldea. Agustinetik zetorren zalantzaren
printzipioa , Descartesen eskutik metodo bihurtu zen. Handik bere zentzu
matematiko espaziala erabiliz munduko osotasuna bi mota desberdinetan sailkatu
zuen. Baina holako existentziaren froga
izateko pentsamenduaren prozesua erabili
behar da. Horrela, bere ‘cogito ergo sum’ existentziaren froga izateaz baino, pentsamenduaren
froga dela ematen du. Berak ezarritako dualismo hori,’res cogita’ eta ’res extensa’-ren artekoa, hain argi ez dagoela
ematen du gaur egun. Dikotomia horrek
Kanten ikuspuntutik gure aurrean gertatzen diren gertaerak (phenomena)
edo gure buruan sortzen diren ideiak (nuomena) islatzen ditu ’ . Perspektibaren bila, indar berria lortzeko
lotura guztiak aztertzeko beharrarekin jarraitu zuen hausnarketaren katea. Hori
bai, materiari lotuta jarraituz ,ze Nicolas Kusakoaren hitzak gogoratuz ’
botere mugatuak Botere Infinitua ezin baitu atzeman’(2)
‘
Zientziak, positibismoak duen jarrera muturrera eramanez, ez du nahi ezer
gizabanakoari buruz jakin, ze kategoriak jartzen diren bitartean, gizabanakoa
osoa atzean geratzen da , desitxuratuta
.Kategoria desberdineko ‘ tiraderan ’ bere ezaugarriak sartzen diren bitartean
desagertzen da gizabanakoa, zeharo zatituta. Bere baitako ñabardura galtzen da kategorien eta azpikategorien
multzoan. ‘Kategoria- zaldiak’, bakoitza bere alde tiraka dabiltzanean
gizabanakoa zatituta uzten da, ez da gehiago gorputza bat izaten. Zenbat
zati ez dira atzean geratu sinplifikazio
aldareetan? ‘
‘ Eta
gero ,zatiekin ezin da osotasun hori berregin. Hori esaten du ere
termodinamikaren bigarren legeak, prozesuetan galtzen dela energia
atzera-buelta ezinezkoa izanik, horrela natura bere norabide bakarra dauka. Ezaugarri
sailkapen horretan entropia moduko zerbait galtzen da, eta horrela ezin da
ezaugarriekin gizabanakoa berriro osatu, ze zerbait berreskuraezina galdu egiten da prozesuan. Filosofia edo
pentsamendua osotasunari aplikatu behar zaion bitartean, haien artean gizabanakoari,
galtzen du zientzia mota horren
kategoria ,positibismoaren irizpide estuak onartzen baditugu, ze eremu ez-zientifikoan, jokatu behar baita
ere. Horrela, arazoak ez dira bukatuko
“Espirituko Zientzia” (Geisteswissenschaft)deitze hutsarekin ’.
Gogoratu
zuen pentsamenduak zuen joerari buruz Frommek esan zuena. Gure ezagutza beti
zen partziala eta osagabetasun hori osotasun batera eraman nahi genuen.
Horretarako “sistema bat osatzeko pieza gehigarri batzuk, zatiei
gehitzen dizkiegunak osotasun bat egiteko, fabrikatzeko joera
dugu ,”(3). ‘ Sistematizazioa eta osotasun bat eratzeko asmoa
gure pentsamoldeko ezaugarrien artean izango dira , baina ez du esan nahi
unibertsoa homogeneo eta erregularra denik ’- gaineratu zuen Simonek . Eta
berriro sartu zen buru belarri bere oldozpenean:
‘Freuden
psikoanalisia gizabanakoaren eremuan sartu da bera zientziarazteko asmoarekin.
Han aztertzen dira bere bizitzako gertaerek eta gizarte historian kristaldutako
eragingarriek bere bizipenetan duten eragina.
Neurozientziek burmuina eta nerbio-sistemaren azterketaren bidez
gizabanakoa beste aldetik aztertzen dute. Horrela neurketa eta nolabait ‘res
extensa’-koaren ezaugarriak sartu dira
‘res cogitans’-en eremuan, Descartesen lengoaia erabiliz, nerbio
sistemaren egitura eta bere osagaiek
elkarri eragiten kognizioa eta jokamolde aztertuz . Baina noraino
zientzaratu da horrela gizabanakoa? Gure erabakimen aske erabakitzen ari garela
uste dugunean, gure “ erabakia “ ez al da izango bakarrik instantzia
fisiologiko baten ondorioa? Eta muturreraino eramanda, zenbaterainoko eskubidea
dute erabakimen askea zalantzan
jartzeko? Eta positibismoak, nola emango dio zientziaren titulua
psikoanalisiari? Ea nola ateratzen naizen bizirik zezen plaza honetatik galdera
horien adarraren tamaina ikusita! ’-esan zuen eskua bekoki gainetik pasatuz.
‘
Fisikaren materiako azken osagaiaren bilaketa horrek erakusten du ’
gauza-bere-baitan ’(Ding-an –sich)
oraindik balizko esperientziaz haratago dagoela. Bestaldetik Neurozientziaren
mugek eta gabeziek erakusten dute badagoela ‘(giza)izaki- bere-baitan ’ [(humane)Seinde-an-sich] balizko
esperientziaz haratago zerbait ere. ‘Haratago’(Jenseits) horretan
arrazoimenak adierazpen bat eta bere kontrakoa ere proba ditzake.
Horrela zioten Kantek:” tamalez kontrakoak bere alde baliozko eta beharrezko
arrazoiak baditu ere bai” (4) .Bien
arteko mugetan izango du bere eremua zientziak. Fisikariek esango zuten bezala,
dimentsioaren ikuspuntutik, hamar ber
zenbaki batzuen arteko eremua, zenbaki horiek berretzaile apalak
positibo eta negatibo izanik. Balizko esperientziaz haratago transzendente
eremuan aurkitzen gara. Eta hor bakarrik antinomiarekin topo egingo dugu. Kanten
’Arrazoimen hutsaren kritika’-ko hurrengo adibide ezagunetarikoan argi geratu zen. Kanten antinomiaren arabera borondateak badu
bere kausalitatea naturaren kausalitateaz kanpo eta orduan badago aukeratzeko
askatasuna, baina aldi berean naturaren
partaideak izanik, naturaren legea jarraitu behar dugu derrigorrez, orduan ez
dago aukeratzeko askatasunik ’.
‘
Ideia hori gaur egun kontziente/ez kontzienteren kontrakotasunean islatzen da.
Ekintzak inkontziente eremuan hasten badira, neurologoen esperimentu batzuek
erakusten duten moduan, horrela beraien ustez naturaren legeak jarraituz, ez
legoke aukeratzeko askatasunarentzako lekurik. Baina ez kontziente eremuan
egoteak ez du esan nahi norberarentzat arrotza denik, ze hura gure historia pertsonalarekin eta giza
eboluziozko “ adreiluarekin “ eratuta dago. Gerta diren erabaki kontziente eta
ez kontzienteekin gure oraina bilbatua dago. Erabakitzerakoan bi motatako
arrazoi horiek beren pisua dute.
Sartreren esanetan biak, kontziente eta ez-kontziente, pertsona
bakoitzak ikusten ditu baina argi desberdinekin, ze inkontzientearen gaineko argi hori “ez dauka analisia eta
kontzeptualizazioa onartzen duten baliabiderik”(5).
Azkenean ez-kontziente hori batbederako ez-kontzientea da, ez da zerbait
arrotza; aitzitik , batbederako bizitzan eratuta dago.
Bere
historia alde batera utzita beste bigarren antinomia plantea daiteke, hain
zuzen, filosofiari buruzkoa . Zientzia, positibismoaren ikuspuntutik, bakarrik
oinarritzen da behagarriarenean, hau da,
esperimentatu, neurtu eta zenbatu ditzakeen fenomenotan. Argi dago filosofia ez
dela sartzen horrelako kategorian, eta orduan ez litzateke zientziarik izango.
Baina positibismoak ezin dio bere buruari zientziaren titulua ukatu, izatez
aldi berean korronte filosofiko bat da. Orduan positibismoa eremu zientifikoan
dagoen bitartean , filosofia eremu berean egon beharko da. Hori bai, ahaztu
gabe filosofia ez dela inoiz” zientziaren bide seguruan “ egongo ,ez badu “
espezialitate akademiko aspergarri “ bihurtu nahi , Rortyk zioen bezala ’(6).
Hasi
zen bere buruan mamurtzen nola Husserlek esan zuen Hegelek eta Epikurok
kontraesan-ezaren printzipioa ukatu zutela.(7)Ez zeukan argi Epikuroren kasuan
horrela zegoenik, baina Hegelen partez horrelako ukazio jasanez gero filosofian
zer geratzen zen zutik jakitea behar-beharrezkoa zen.
‘Bere “Espirituaren
Fenomenologia”-n ezagutzaren prozesua
egunez ‘ eguna da ’ esaldia paper batean idatzia gauean gezurra bihurturik, eta ‘ hemen ’ beste batentzako ‘ han ’ izatez
hasten da. Eta dinamika horren abiapuntutik
subjektua kontzientzia ezagutza absoluturaino helduko den ideia jarraituz, zer geratuko da
baliokoa filosofian “ ezagutza
absolutuaren “ naufragioa jasan eta gero? Han planteatzen zen ezagutzen dugun
gizakiaren historia aurrera zihoala prozesu progresiboan bezala, non munduaren
ezagutzak zeukan erritmo berberean baitzihoan, Hegel eta Marx horrelako ideiaren ikurrak
izanik. Prozesu hori zailtzeko pertsonek bezala dugun garapen pertsonala
ezagutzak duen antzeko erritmoa daramala
suposatzen dugu, Freud horren ikurra izanik. Orduan zer gera dakiguke benetakoa
paralelismo horiek erabiltzeko dugun beharra ikusiz? Erne ibili beharko dugu
behar ditugun lanabesak ezagutza berarekin ez nahasteko’
Bere
hausnarketa bukaera emateko helburuekin jarraitu zuen honela:
‘Zutik
geratzen den bakarra zirkulua ixten
da hasieran aipatutako gaitasunean:
erreflexioan. Horretan datza gure pentsamendu osoa. Nahiz eta buru hutsik
sentitu garen, hantxe bertan izkina batetik geure buruak begiratzen gaitu. Hasieran
gure baitarako erreflexio hutsa izanik. Gero modu zikliko batean erreflexioak altuera hartzen du, bere
errealitatea gero eta era konplexuagoa aztertzen. Erreflexioaren talaiatik izaki pentsalariak dena zalantzan
jartzen du. Erreflexioa da, Habermasek idatzi zuen bezala, “ subjektuak bere
baitan egiaztatzen duela indar emantzipatzailea, bere historia genetikoa berari
gardena bihurtzen zaion neurrian” (8) Nahiz eta horretarako komenigarritasunak
egiaren desbideratzeko duen betidaniko joera saihestu behar duen ’(9) .
‘ Baina nondik dator
bulkada gu erreflexioei loturik irauteko, hitz bakar bat erabiltzera behartzen
badigu? Zaintza (Sorge)izango zen Heideggerren hitzetan . Eta gaurko egoera
pandemikoa/endemikoa ikusiz ez da aukera
txarra. Baina Habermasek Alemaniazko filosofian tradizio handia duen hitza
aukeratzen du: Interesa. “Ezagutzazko emantzipatzaile interesa”-k ‘erreflexioa
bere horretan’ helmuga bezala du,
Habermasen hitzetan(10). Bera izango litzateke ekintzara eta balizko ezagutzara
zuzenduta dagoela. Hori dena ezagutzen dugun moduko bizitza , hau da, modu
organikoan, iraun eta ugal dadin. Bizitza hori egoera batean ‘kokatuta ’ dago eta eztabaidagarriak diren
premisa batzuetan oinarrituta dago. Eta eztabaidatze lan horretarako partaide
garrantzitsuena da zientzia, ze Freuden hitzetan “mundua
nola agertu behar zaigun erakustera mugatzen badugu, gure erakundearen
berezitasunaren ondorioz, zientziaren zeregina erabat mugatuta legoke “.(11)
Umoretsu gogoratu zuen
Hegelek edo Sartrek idatzi zuten mahaietan tabakoa zegoela (12) , berak
aspaldian utzitako erretzeko ohitura oroituz. Ze egingo zukeen bidai mental
batean haiek eskainiko balidate tabakoa, onartu edo errefusatu? Oldozpen bitxi bat zetorkion burura: ’ Ni
ez naiz joango nik gidatu naizen automobilean
’. Zer zen tximistargi hori? Beti lengoaiaren amarrutik urrun egotea saiatu eta
azkenean nolabait harrapatuta sentitu zen. Bukaeran beste gogoeta bururatu
zitzaion:
’ Kantek
txundituta zuzendu zuen bere begirada zeru-uztaira , baina orain harrituta
begiratzen dugu ez hori bakarrik baizik eta uraren partikulen dinamika ere bai
’.
----
Bat
batean bilutsik eta babesgabe sentitu zen eta pentsamendua Natura alderantz
joan zitzaion.
Pentsamenduak
uzten zuen tartetik natura bere zorroztasun saihestezinean agertzen zen.
Bizitzaren laburtasunak tarte txikia uzten zuen aldaketarako.
‘Organismo
garen aldetik gizarte osoko portaera nolabait aurre ikustekoa izan daiteke.
Bakoitzak bizitza leku eta egoera konkretu batean izaten du eta ezin da bizitzaren jarraipena
denboraldi baterako eten, ezta ere beste pertsonen gorputzean sartu. Sartreren
eta Heideggeren oihartzunak entzuten dira egoera horretan. Gure denbora
mugatuan bakarrik arrakastarik gabeko jainkoren lana betetzekoa dugu(13)
eta geure gorputzean mugatuak gaudenez gero , gure gorputzean nolabait botatako
egoeran(Geworfenheit)(14)bizi gara.’
Organismo
baten moduan bere oreka apurtzen duen zerbait jasaten badu, oreka egoerara
berriro bueltatzen da. Heraklito esan omen
zuenez ‘ kontrako tentsioen harmonia da arkua eta lira (sokaren) bezala
’(15). Oreka berri hori lortzeko denbora behar denez gero, oreka berrian
gizabanakoak besteak dira edo aldatuta daude , eta egoera desberdin batean
aurkitzen dira .Baina osotasun moduan ikusiz
berreskuratzen da oreka. Iraultza baten ondorioz gizartea zeharo alda
daiteke ,baina derrigorrezkoa da egoera finko batean bukatzea. Nahiz eta
finkotasun horrek jende askoren bizitza
eta beste askoren parte hartzearen
desagertzea daraman’.
‘Gure
gizarteak itsasoak bezala itxuraz egoera uniformea izanik, egiaz leku askotan
korronte desberdinak ditu. Tarte batzuk atzera, besteak aurrera, besteak behera
eta azkenean beste batzuk gora. Hori dena urrutitik ikusita superfizie
homogeneoa mugituz doala ematen du. Ikusmenetik haratago mugimendu horiek
izugarri biderkatuko dira, materiaren oinarrizko partikulen mailara joaten
bagara. Gure gizartean antzeko moduan
batzuk besteen gaineko boterea mantentzeko atzeraka dabil, beste batzuk egoera
berri baten bila aurrera, eta beste batzuk
modu ezkutuan ,anonimoan, bizitzen dira eta bakan batzuk , lurraren miseriaren
ihesean, gora begira’.
‘Gizarte
magma horretan bizi da gizabanako bakoitzak. Marko horretan marrazten da
bakoitzarentzat zer den bere osotasun soziala, zertan dagoen interesatua eta
uniformea ez dela jakinik, berak partaidea sentitzen den taldea besteak
baino hobeagoa delakoaren ideia du. Bergsonek zioen besteak gu baino hobeago
zirelako ideian oinarritzen zela bizitza sozialaren zati handi bat(16).Nire
ustez, hobeagoa direlako ideia hori ez dugu hainbeste hedatzen. ”Beste guztiak”
ideia abstraktu horretatik “gure taldekoa” ideia konkretura murrizten dugu. Horrela,
bakarrik gure taldekoak beste taldeak baino hobeagoa direlako ideian
oinarritzen da. Eta horrek hurrengo ondorioak ekar diezazkiguke ’.
‘Hori
barru-barruan sartuta dugun bitartean bakarrik gure taldean, gure inguru
hurbilean, aurrerakuntzak gerta daitezkeela interesatzen zaigu. Ideia horren
kontra joatea gure taldetik kanporatzea
ekar lezake eta arrisku horri aurre egiteko oso jende gutxi dago prest(17).
Gaztetan gure inguruko gizartean leku bila ibiltzen garenetik eta zahartzaroan lasaitasun bila
ibiltzeagatik gure taldeko jarrerak argudiatzera ez gara ausartuko. Eta jarrera
horrek gertatzen ari zaigun gauza asko argi lezake’.
‘Gure
holako gizarteko lotura sakon horrek historia errepikatzera kondenatzen gaitu,
gero eta modu korapilatsuagoan. Itsasoa zabala da, baina bakoitzaren ekarpena
denboraren ikuspuntutik oso mugatua eta perspektibaren aldetik baldintzatua da.
Gure taldeari egokitutako korronteak aurrera
garamatza’.
‘Naturaren
zati mugatuan begiratzen badu forma zehatza izango luke begilearentzat. Baina
ikuspuntu orokorragoan begiratzen badu zeharo aldatuko da ikuspegia . Muino
baten itxura duena, orokorrago ikusita arroila baten hondoa izan daiteke’.(18)
‘Naturak
puntu bakoitzean modu finko batean ikusita badu beste aldaketaren modua. Organismoak
jaio, garatu ,itxuraldatu eta desagertu egiten dira beste antzekoei lekua
uzteko . Hori dena denbora mugatu baten barruan. Guk ere, natura partaideak
izanik, perspektiba lokalaz gain badugu beste bigarren hori: denborarekiko
perspektiba. Korrontearen non ginen eta non gauden ,zer-nolako ingurua eta
antolaketa geneukan eta dugun deskribapen bezala ‘historia’ moduan idazten dugu
gure denborarekiko ’posizioa’. (Herri
baten historiak organismo bizi baten moduan ikusiz, Toynbeek argi uzten zuen
bezala badu beste berezitasunik: hilda egonda ere helburu gabeko bizitza eraman
dezake’.(19)).
‘Naturaren
partaide bezala multzoz ordenatzen gara, et nazio bezala, ikuspuntu bateko ‘
narrazioa ’ gure historia dela sinestarazi digute. ‘Nazioa’ bi ikuspuntutik ikusita, hau da, estatu
moduan muga baten barruan daudenak edo
borondatezko aurrekoago kontzeptu batetik ikusita talde berekoa beren burua ikusten dutenak,
batez ere bere hizkuntzagatik. Eta egoera nahasi batean ‘narrazio’ horrek beste
herrialdearekin gudara eraman dezake. Eta bizirik irauteko hain garrantzitsua
den beldurra erabilia izan daiteke kontrako taldearen “ satanizazio ”
prozesuan’.(Eta orduan gogoratu zuen bere aitak Espainiako Gerra Zibil garaian
gertatutakoaz kontatu zuena. Espainiako gerra zibilean Zaragoza hirian zehar
zeramaten Errepublikarekiko leial preso batzuk .Han ikuskatzen ari ziren jende
artean mutil koxkor batek bat-batean bere amari esan zion: ‘amatxo, baina ez
daukate buztanik ! ’).
‘Gure
inguruan zarata handia entzuterakoan guk arriskuan sentituz arreta osoa jartzen dugun moduan, non jartzen ari garen
oinak zeharo ahazturik, antzeko pertzepzioaren mugak erabiltzen izaten dira
gure gizartean. Gure arreta-ahalmena murritza dela probestuz, magoak egiten
duen moduan, agintariek gure arreta leku
batera zuzentzen dute , beste leku desberdinean ,begiradatik kanpo, bere
eragiketak eroso egiten dituen bitartean. Horrez gain, gezurra esateko
nolabaiteko eskubidea ematen diegu agintariei
“komunitate onurako” izaten bada, Platoien ‘Errepublikan’ asko aipatua
izan den tokian idatzita dagoenez’(20).
‘Agintariek ere gure ingurukoarekin zerikusirik ez duten gertaerak geureratzen saiatzen dira. Hedabide publikoak horretarako erabiliak izan dira beti, eta bereziki, inperio baten burukideei interesatzen zaie beren pentsamoldea inposatzeko. Ur korronte nagusiak halabeharrez erreka osoa bere norabidean eramaten duen antzera. Hedabideak gero eta hedatuagoak izanda , bere mendean erortzeko gero eta arrisku handiagoan gaude, atera ezinean korronte biziagotan egongo ginateke eta. Nahiz eta horrelako ‘narrazioa’ benetan arrotza izan, iraunaldi motza izango luke. Baina ,hala ere, gizabanako baten bizitza ere hori baino motzagoa izan daiteke’.
‘Korrontearen
alde edo korrontearen kontra, tenore horretan ager daiteke Sartrek hain
gustukoa zuen Hegeleko jaun/morroiaren
dialektika. Gizabanako biren arteko talka izango litzateke. Morroiak,
besteentzako kontzientzia izanik, natura aldatzen du lan eginez, eta
heriotzaren (Jaun absolutuaren)(21)beldur da. Nagusiak berarentzako
kontzientzia izanez, ez du gauzarekin zuzenean
loturarik, eta gauzak berarentzat gozamenezko objektuak dira. Nagusiak morroiaren bitartez gauzarekin lotura
du. Baina bakoitzak izan nahi duenaren alderantzizko esentzia izanik, nagusia
menpeko kontzientzia bihurtuko da, eta morroitasunak ,alderantziz ,benetako
independentzia lortuko du. Morroiak existentzia naturalarekiko menpekotasuna gainditzen du
eta lanaren bidez ezabatzen du menpekotasun hori’.
‘Naturak
ere galdera garrantzitsu bati erantzuna eman lioke. Zergatik borrokatzen dugu
arazo txikiengatik, arazo handiak konpondu gabe uzten ditugun bitartean? Natura
gara eta gure inguruan aurkitzen ditugun arazoak konpontzen saiatzen gara.
Arazo handiak osotasun handi bati
dagokie eta osotasun hori bakarrik irudi mentala da guretzat baina ez dugu
berarekin topo egin gure eguneroko inguruan. Eta agintariek joera horretatik
probetxu ateratzen dute, nahiz eta batzuk faltsuki pentsatzen duten joera
hori agintarien sorkuntza dela. Argi
daukate arazo txiki hauen ondo kudeatzean datzala bere boterea. Agintariak
azkarregi eta iritzi berekoa direlako ideia faltsuan daude oinarrituta
konspirazioaren teoria guztiak’.
‘Inguru
hurbileko horretan lehen aipatutako ‘zaintza’ edo ‘interesa’ agian ikuspuntu
baikorretik ikusita dago. Garamatzan korrontean egoten dira ere kontrako
indarrak, ‘jaramonik eza’ eta ‘ezaxola’ , baina gure aurrerantz begira ari
delako pentsamoldean bakarrik indar positiboak kontuan hartu beharko ditugu. Azkenean
indarra , energia, besterik ez gara eta korrontea beti aurrera doa , ezinezkoa
da atzera bueltarik ematea, une motz eta iraungikor batean ez bada’ .
‘Zerbait
geratzen da finkoa , aldaezina, lurra Paran basamortuan bezala, gure buruan txoko
batetik geure burua eta mundua begiratzen duena: erreflexioa. Hasiera eta
bukaera. Gu eta gure inguruko mundua ikuskatzen duena. Habermasek deitu ziola
indar emanzipatzaile eta kritikoa gure eskuan dago bizirik irautea eta inolaz
ere ez galtzea. Hori dena dugun bi hurrengo oinarrizko jaidura gainditzeko
beharrean: gure taldeko kultura inposatu nahia eta gure pertsona pertzepzio
erdigunea izanik, mundua gure inguruko mentalitatea eta neurria izan behar
duelako ideia. Kultura dialogo bat da eta gure mundu txikia ez da denaren
munduko eredua izan behar’.
NOTAK
(1) Bakoitza bere txokoan.Michel de Montaigne (Essais ,Liv. I, chap XXXV) eta
Rabelais(Pantagruel Liv. II, chap XV-:‘Ainsi chascun s’en va a sa chascuniere’)
(2)’ cum virtus infinita, per
terminatam capit non possit’Orr.253 De Cusa,N. (1565). Opera. Basilea: Henric Petrina.
Ikusteko helbidea interneten :
https://books.google.es/books/about/D_Nicolai_de_Cusa_Opera.html
(3) ’ Badirudi giza pentsamenduak berezko joera duela sistematizazio eta osotasuna ahalegintzen (Ziur asko joera horren sustrai bat gizakiak duen ziurtasun bilaketa da- gizakiaren existentziaren prekarietatea ikusita nahikoa ulergarria da bilaketa hori).Errealitate zati batzuk ezagutzen ditugunean osatu nahi ditugu modu sistematiko batean «zentzua» izan dezaten.Hala ere, gizakiaren mugaren izaeragatik beti dugu ezagutza «zatikatua» soilik, eta inoiz ez jakintza osoa.Orduan gure egiteko joera da pieza gehigarri batzuk fabrikatzea, zatiei gehitzen dizkiegunak osotasun bat egiteko, sistema bat osatzeko ’.[ It seems to be an inherent tendency in human thought to strive for systematization and completeness.(One root for this tendency probably lies in man’s quest for certainty –a quest that is understable enough in view of the precarious nature of human existence.)When we know some fragments of reality we want to complete them in such a way that they ‘make sense’in a systematic way.Yet by the very nature of the limitation of man we always have only ‘fragmentary’knowledge,and never complete knowledge .What we tend to do then is to manufacture some additional pieces which we add to the fragments to make of them a whole,a system.] orrialde 19.Fromm. E. (1986). You shall be as Gods. New York: Fawcett Premier.
(4)’ unglücklicherweise der Gegensatz ebenso gültige und notwendige Gründe
der Behauptung auf seiner Seite hat‘.orrialde 449 Kant,I. (1967). Kritik der reinen
Vernunft. Hamburg: Felix Meiner.
(5)’ Ez da enigma antzemanezin bat, freudiarrek uste duten moduan: dena hor dago, argitsua, erreflexioak denaz gozatzen du, dena hautematen du. Baina "argi osoan dagoen misterio" hori gozamenean normalean analisia eta kontzeptualizazioa ahalbidetzen duten bitartekoak kentzen zaizkionetik dator batez ere. ’ ( Il ne s'agit point d'une énigme indevinée , comme le croient les freudiens : tout est là, lumineux, la réflexion jouit de tout, saisit tout. Mais ce « mystère en pleine lumière » vient plutôt de ce que cette jouissance est privée des moyens qui permettent ordinairement l'analyse et la conceptualisation.) orrialde 616 . Sartre, J.P. (1943). L'être et le néant. Paris: Gallimard.
(6) ‘ Beraz, filosofia zientziaren bide seguruan jartzeko programa batek arrakasta
izan bezain laster, filosofia espezialitate akademiko aspergarri bihurtzen du ’
.[’ So as soon as a program to put philosophy on the secure path of science
succeeds, it simply converts philosophy into a boring academic specialty’]
pag.385. Rorty,R. (1980). Philosophy and the Mirror of Nature . Princeton :
Princeton University Press.
(7) filosofo handiek, hala nola Epikuro eta Hegelek, kontraesanaren printzipioa
ukatu ondoren (große Philosophen wie EPIKUR und HEGEL den Satz des
Widerspruchs geleugnet haben) Orrialde 141 Husserl,E. (1968).
Logische Untersuchungen . Tübingen: Max Niemeyer Verlag.
(8) ‘ der emanzipativen Kraft der Reflexion, die das Subjekt in dem Maße, als es sich in seiner Entstehungsgeschichte transparent wird, an sich erfährt ’orrialdeak 243-244 Habermas,J. (2002). Erkenntnis und Interesse. Frankfurt Main : Suhrkamp.
(9)
Hurrengo Castillonen lana Hegelen ‘Gogoaren fenomenologia’-n aipatzen da :”
Galderari buruzko disertazioa: Erabilgarria al da jendea engainatuta izatea,
edo akats berrietara eramaten dute edo dagoeneko daudenetan mantentzen dute?” (Dissertation sur la question :Est-il utile
au peuple d´être trompé ,soi qu’on
l’induise dans des nouvelles erreurs , ou qu’on l’entretienne dans celles oú il
est?).1780 urteko Zientzien Prusiar Akademien sari erdia jaso zuen Castillonek baiezko erantzunarekin.
Beste erdia jaso zuen R.Z.Becker-rek
ezezko erantzunarekin.Argien-garaiko ,arrazoiaren garaiko ,accesita lortu
zuen bederatzi lanetik sei baiezkoa erantzuna zeuzkaten eta bakarrik hiru ezezkoa.
Lana ikus dezakezu
hurrengo helbidean: https://digital.slub-dresden.de/werkansicht/dlf/6257
(10) einem emanzipatorischen Erkenntnisinteresse folgt, das auf den Vollzug der Reflexion als solchen zielt. Habermasen goien aipaturiko liburuan 244 orrialdean azaltzen da.
(11) http://freud-online.de/Texte/PDF/freud_werke_bd14.pdf
(daß die 'Aufgabe der Wissenschaft voll umschrieben ist,wenn wir sie darauf einschränken zu zeigen, wie uns die Welt infolge der Eigenart unserer Organisation erscheinen muß)pag 380. Freud,S. (1955). Die Zukunft einer Ilusion. London: Imago Publishing Co.Ltd.
Habermasen goien aipaturiko liburuan ere 352 orrialdean azaltzen da.
(12)Tabako
kutxa hau labantxo honen ondoan dagoela(daß dies Federmesser
neben dieser Tabaksdose liegt),orrialde 184 Hegel, G.W.F. (1832). Phänomenologie des Geistes. Berlin:
Dunder und Humblot.
Mahai honen izana da,
tabako pakete honena, lanpara honena, orokorragoan munduko izana da(C'est
l'être de cette table, de ce paquet de tabac, de la lampe, plus généralement
l'être du monde ) Sartreko goian aipaturiko lana 29 orrialdean.
(13)’Dena gertatzen da mundua, gizakia eta gizakia- munduan arrakastarik gabeko jainkoa izatera bakarrik ailegatuko litzatekeela bezala’ (‘Tout se passe comme si le monde, l'homme et l'homme-dans-le-monde n'arrivaient à réaliser qu'un Dieu manqué.’) Sartreko goian aipaturiko lana 671 orrialdean.
(14) Dasein-en(‘Hor
izan’-en) izaera hori, bere nondik eta
norantzekin estalita dagoena, baina bere baitarako gero eta ezagutzera emanago, ‘hori dela" horri
deitzen diogu bere Hor horretan Izaten dena
botata egon , beraz,bera munduan- izan bezala Hor dela
( Diesen in seinem Woher und Wohin verhüllten, aber an ihm selbst um so
unverhüllter erschlossenen Seinscharakter des Daseins, dieses »Daß es ist«
nennen wir die Geworfenheit dieses Seienden in sein Da, so zwar, daß es als
In-der-Welt-sein das Da ist) orr.135 Heidegger,M. (1967). Sein und Zeit.
Tübingen: Max Niemeyer Verlag.
(15) παλίντροπος ἁρμονίη ὅκωςπερ τόξου καὶ λύρης(DK B51) Heraklito.
Pasarteak.Unibertsoari buruz.45.zatia.
Ikus daiteke hurrengo helbidean: http://heraclitusfragments.com/files/ge.html
(16) ‘gizonak epaitzen ditugula gogor uste dugun ere, funtsean guk baino
hobeto direla uste dugu. Ilusio zoriontsu horren gainean bizitza sozialaren
zati handi bat oinarritzen da’ (si severement que nous affections de juger
les autres hommes, nous les croyons, au fond, meilleurs que nous.
Sur cette heureuse illusion repose une bonne partie de la vie sociale) orr.6
Bergson,H.(2013). Les deux sources de la morale et de la religion.
Trois-rivieres(Quebec): Les echos du maquis .
(17) Baina, esan zenuen bezala,heriotza nahiago
zenuen erbestea baino(Socratesek Critori dio)(ἀλλὰ ᾑροῦ, ὡς ἔφησθα, πρὸ τῆς φυγῆς
θάνατον) Platoneko ‘Kritias’ 52c.Ikusteko hurrengo helbidean:
http:// www.perseus.tufts.edu /hopper/text?doc=Critosection52a
(18)'Gizon horiek uste dute beren lanparek mahai xumeentzako distira
egiten dutela, baina handik laurogei kilometrora argi horien deiagatik
unkituta daude , uharte bakarti batetik itsasoaren aurrean etsipenez argia
mugituko balute bezala'.(Ces hommes croient que leur lampe luit pour
l’humble table, mais à quatre-vingts kilomètres d’eux, on est déjà touché
par l’appel de cette lumière, comme s’ils la balançaient désespérés,
d’une île déserte, devant la mer). Orr.8.De Saint-Exupéry, A. (1931).
Vol de nuit. Paris: Librairie Gallimard.
(19) ‘Kritika horri erantzutean, berehala onar dezakegu lurra gainean
hilotzaren gisa bizitzen duen gizarte baten kontzepzioa,non bizitza
gorputzetik atera zenetik denbora asko igaro baita, ez dela inondik
ere a priori zentzugabea. Izan ere, gure kritikariak lagun ditzakegu kontzepzio
hori eztabaidaezineko egokia den kasu bat seinalatuz’ (In meeting this criticism,
we may admit at once that the conception of a society cumbering the ground
as a carcass , long after the life has gone out of the body, is by no means
absurd a priori. Indeed we can assist our critics by pointing out an instance in
which this conception is indisputably apt.) Orrialde 136 Toynbee,A.J. (1948).
A study of History. London: Oxford University Press.
(20) ‘Egia alde batera uztea zilegitzat duen norbaitek baldinbada, hiriko
agintariak izango lirateke, haiek beren etsaiei edo herrikideei dagokionez
komunitatearen onurarako; beste inork ez du horretarako baimenik izan’
(τοῖς ἄρχουσιν δὴ τῆς πόλεως, εἴπερ τισὶν ἄλλοις, προσήκει ψεύδεσθαι ἢ πολεμίων ἢ
πολιτῶν ἕνεκα ἐπ᾽ ὠφελίᾳ τῆς πόλεως, τοῖς δὲ ἄλλοις πᾶσιν οὐχ ἁπτέον τοῦ τοιούτου)
Platoi, ‘Errepublika’389b.Ikusteko hurrengo helbidean:
https://www.perseus.tufts.edu/hopper/text?doc=Perseus:text:1999.01.0167
(21)’heriotzaren beldurra sentitzen baitzuen,Jaun absolutuarena’ (‘denn es hat
die Furcht des Todes, des absoluten Herrn, empfunden‘)Hegelek
goian aipaturiko lana 148 orrialdean.
Pedro Moso:
ErantzunEzabatu‘chacun dans sa chacuniére’n ideia gustokoa dut,baina benetan basamortuko Simonen ‘chacuniere’a nahiko minimalista zen.
Nolabait gure ez kontzienteren erantzulea garelako ideia interesgarria iruditzen zait eta zirikatzailea
Bateraezina da mota askotariko baldintzaren ondorioz betidanik zalantzan jarritako giza askatasun ezegonkorrarekin
Gauzak pentsatzen duen adimena pentsatuta izan daitekela beste edozein gauza bat bezalako ideia interesgarria da ere bai.Horrek dualismo batzuk dardarka jartzen ditu.
Rortyren esaldiarekin ados nago, filosofía zientzia baino gutxiago eta aldi berean zientzia baino gehiago da. Oraintxe bertan artikulu bat irakurri dut esaten bigarren Hezkuntzatik filosofía desagertzeagatik agian soinekoak urratzea ez dituela merezi.Horrekin ados nagoela ez dakit baina pentsatzekoa eman dit.