Arkimedes
biluzik eta erregearen jantzi berria
Bi pertsona ari ziren hiritik zehar osteratxoa egiten.Lehendabizikoa
lasterka eta garrasika zihoan, ‘aurkitu dut‘ esanez, eta, bestea, ponpa osoz, mantso
desfilatzen ari zen, bere herriari inoiz ikusi ez duen jantzi berria erakutsi
nahian .
Lehendabizikoa benetakoa zen. Brontze Aroko zibilizazioaren kolapso
handia gertatu zen lekutik hurbilean, mediterraneoko irla handienean,Sizilian ,
izan zen.Hirian zehar zihoan ikotika, saltoka, Arkimedes, Siziliako hiririk
handienean, Sirakusan.
Irla horretan , ehun eta hirurogeita bederatzi bat urte
lehenago,ibilia ziren Atenastar eta Espartarrak borrokatzen.Han Altzibiadesek
Atenasko lerroetatik ihes egin zuen.Korrupzio akusazioari aurre egiteko
Atenasko bidea hartu beharrean, Espartara joan zen. Altzibiadesen
agindupean irabazten ari ziren
guda. Baina, handik aurrera, Atenastarrek galdu zuten irla eta guda.
Altzibiades hori Platonen ‘Sinposioa‘
solasaldian betikotua izan zen Socratesen lagun mina bezala.
Solasaldi horretan Mantineako
Diotima emaztekiaren,‘jakintsua honetan eta beste hainbat gauzatan' (ἣ ταῦτά τε σοφὴ ἦν καὶ ἄλλα πολλά) , amodioari buruzko hizketaldi bat, berari
esandakoa, errepikatu zuen Sokratesek.
Sinposioa otordu osteko ekitaldi bat izaten zen, non gonbidatuek ase egin arte
edaten zuten.Edan eta edozein aukeratutako hizketagairi buruz hitz egitea zen
sinposio baten zeregina. Batzuek
hizketagai bat proposatzen zuten bitartean, beste‘ batzuk ura eta ardoa nahasten krateretan‘ari ziren
,Odisean aipatzen den bezala(οἱ μὲν οἶνον ἔμισγον ἐνὶ κρητῆρσι καὶ ὕδωρ).
Irla horretarako hiririk handienera, Sirakusara,Altzibiades
baino gazteagoa zen beste Sokratesen dizipulua ere hiru aldiz joana zen.
Platonek Dionisio I.a, edo haren ondorengoa, Dionisio II.a bere herrialdean
Errepublikaren eredu ideal bat ezar dadin konbentzitzeko hiru saiakera egin
zituen.Nahiz eta lehendabizikoan esklabu
bezala salduta bukatu zen, antzinako iturrien arabera.
Baina orduan, Platonen azken bidaiatik ehun eta hamabost
urte inguru igaro ondoren, korrika zihoan Arkimedes.Pozik zegoen bere
printzipioaren aurkikuntza egiteagatik,baina jantziaz guztiz ahazturik, zeharo
liluratuta baitzegoen aurkikuntzarekin.
Baina biluzik zegoen gizon hori ongi jantzia zen. Neurketa-sistemak erabili zituen
gertaerak neurtzen, naturaren portaera aztertzen, kausa-ondorio kateak
eraikitzen , eta, era horretan sistema zientifiko osoa eratu
zutenekoaren taldekoa zen.
Erromatarrek Sirakusa setiatu zutenean, hiriaren agintariak
Arkimesengana joan ziren eskaera batekin: hiria defendatzeko tramankuluak asma behar zituen. Garai
larrietan, zientziara jo behar izaten zuten; ez zen txantxetarako garaia.Hiriko jaietan zirela probestuz sartu zen
erromatar talde bat hiriko kanpo aldean, eta,
nor zen ezagutu gabe, Arkimedes hil egin zuten. Baina Arkimedesen
tramankuluen eraginez, zortzi hilabete gehiago behar izan zituzten erromatarrek
barruko hiria menperatzeko.
Arkimedes zeren taldekoa zen jakiteko bost mende geroago
beste pertsonaia bat aipatu behar da.Sexto Empiriko greziar filosofo eta
medikuaren arabera gizakia horrelakoa
zen: ‘berez
egia maite duen animalia’ (τὸ φύσει φιλάληθες ζῶον εἶναι).
Bigarren pertsona,erregea, beste era batekoa zen.
Hans Christian Andersenen
kontuak beste egoera ezberdina islatzen zuen. Gezurra zen hemen istorioaren
eragilea.Bi tranpatik erregeari proposamen bat egiten zioten: imajina zitekeen
ehunik delikatuenaz eta leunenaz egindako jantzi bat egingo ziotelako promesa
egin zioten.Bakarrik ergelek eta bere posturako gai ez zirenek ez zuten ikusi
ahalko.Orduan, egoera faltsu horretatik ehuntzen zen historia. Inor ez
zen esatera ausartu handik biluztasuna baino ez zutela ikusten, arropa
arrastorik ere ez. Bestela, tontotzat edo ezgaitzat hartuta izango zirela egia
esaten bazuten. Bi iruzurgile josteko keinuak egiten
ari ziren geldi ezinean, eta erregeak, entsegu garaian, bere gorputz miserablea
bakarrik ikusten zuela ispiluen aurrean ez zen ausartu ere esatera. Bitartean, jantziari buruz asmatzen zituzten goraipamen
guztiak bi tranpati horiek esaten ari zitzaizkion erregeari. Azkenean,erregeak,
bere burua jakintsuaren jakintsuenea hartzen zuelarik,jende aurrean ezkutatu
behar zituen zintzilikario guztiak herri osoari erakutsi zizkion kalean
zehar.Gezur kolektiboaren gaixotasuna jota zegoen holako gizartea.
Freudek faszismo garaian izendatu zuen indar
kontrakoak, bizitzarako eta heriotzarako indarrak (Eros eta Thanatos) , gezurra
eta egiaren kontraposizioan bihur daitezke. Egia ,Arkimedes pertsonaian
gozpuztua, biziraupenarako egina dago.Neurtzen da,naturaren portaera arakatzen da,kausa-ondorio
kateak aztertzen dira, paradigma
zientifiko bat osatu arte, gizartearen
biziraupenerako asmoz.Gezurrez eta losintxaz betetako gizarte batek kontrako
bidera,desagertzera, darama.
Pertsona batek garrasika esanez ‘txakurrak
jaten ari dira, katuak jaten ari dira’ eta gezur hori bere hauteskundetarako
leloa bihurturik errege biluziaren taldekoa dela ematen du.Gero gezurren kate luzea izaten eta talde boteretsua gezurra horiek zuritzen bere
gobernatzeko estiloaren ezaugarriak dira, errege biluziaren gortea zuritzaileez
beterik zegoen moduan. Are okerrago, sostengua ematen duen beste
herrialde bakarrak berezitasun hau du bere pentsamenduan txertatuta: lurraren
titulua Jainkoak eman ziola, eta horrekin, antza denez, lurra bereganatzeko
edozein gehiegikeria justifikatuta dago. Horrela, Biblia liburu sakratua izatetik jabetza-eskritura notarial
hutsa izatera merkatzen dute.
Hauteskundeetan botoa eman aurretik, denek
galdetu beharko diezaiokete beren buruari zertarako bozkatzen dudan:
gizartearen biziraupenaren alde ala desagerpenaren alde? Zientziarako edo
gizarte galmenerako, errege zoro baten atzetik?
Eta orain desagerpen honekin bakarrik gizarte mota aldaketaz ari garela ez du
ematen, baizik eta gure osotasuna desagertzeko aukerari buruz ere.






