Burutik kendu ezinezko
Gabon Zaharreko gaua
‘Niri gertatzen ez bazait
ez da mundu honetan posible’ -zioen marmarka Eguberri lanbrotsu hartan Bixente
igeltseroak. Mondragoeko Portaloiaren termometroak bi gradu besterik ez zituen
markatzen goiz hotz hartan. ‘Etxeak jasotzerakoan teilatu gainean ibilitakoa
naiz, gainera ez beti sokaz loturik, baina non eta etxe barruan egoera
bitxienak izan ditudan!’.-jarraitu zuen murmurika bere artean.‘
Larrinoko Bixente zer
demontre motako haserre bizia eta itsua jaso duzun zuen arbasoengandik !’-pentsatzen
zuen.
‘Ze nolako giroa egongo da Asatzan,
Goronaetan, Ugastegin, artzain kortaz jositako Degurixan edota nire Larrinon
hotz handi honekin?’-jarraitu zuen pentsatzen.
Ez zen edozein gauzekin
haserretzen baina batzuetan deabruek eramanda sentitzen zen. Bazekien bere
semeak oliotan zegoen txorizo bat treskatik ateratzen zutela noizbehinka
lagunekin Santa Barbara mendixkan jateko.
Baina hori normaltzat
jotzen zuen, aita baten ohiturazko ez ikusi behar, ez zen besterik. Baina
atzokoa…
‘Gainera seme-alabaz ez
naiz kexatuko, txintxoak dira-ta. Eskola bukatu, liburuak ikaztegian utzi eta
gehienak lanera joaten dira baserrietara. Joseba eta Salbadora Urkulu baserrira,
Anjel Kakotegi baserrira, Dolores Saburdi baserrira, Juan Bautista Oxiña
baserrira, Maria Luisa Eskoriatzara, Basilisa Legazpira, Bixentiko Arrue
baserrira, Glori Bedoñara. Han ikasiko
dute benetan bizitza nolakoa den. Bakarrik geratzen zaigu etxean
Errosario’-zioen bere buruari pentsakor.
‘Kakotegitik etorri zen
behin Anjel harro-harro eta zeharo miretsita kontatzen nolako tamaina zeukan
hango txerriak, Burdintsu. Esaten zuen. ‘Hamasei arroba izan zituen
Burdintsuk’. Hamasei hori ahots tonuz nabarmentzen’-esaten zuen bere artean
barruko irri bat sentituz.
Ez zen lehendabiziko aldia
bere haserrekortasunak muturrera eramaten zuela. Gogoratzen zuen garbantzuaren
haserrealdia. Han zebilen bere emaztea, Pascasi Osinaga, ohiturako eszena
ikusten ari zen bezala lasai-lasai, eta bera, ordea, sutan. Bazkaltzen ari
ziren eta atera zituen ditxosozko garbantzuak. Lehen koilarakada ahora eraman
zuenean ia agin pare bat apurtu zitzaizkion. ’Pascasi, garbantzu hauek harriak
bezalakoak daude. Nola demontre…’
Eta berak esaldi bukatzen
utzi gabe, esan zion:’ Ez, Bixente, ondo egosiak daude’.
‘Nola esan dezakezu hori,
emazte. Nik erabiltzen dudan kare-morteroa sikatu eta gero hau baino samurrago
egoten da’-erantzun zion gero eta haserreago Bixentek.
Eta berak berriro batere
keinurik egin gabe erantzun zion :’Ba, nolakoa izango dira orduan jasotzen
dituzuen etxeak!’.
’ Armiarma eskailerako
paretetan agertzen bada euria datorren seinalea izaten delako moduan, halako
ziurtasun osoa dute gure etxeek’.-erantzun zion Bixentek haserre biziz
‘Bo, bo, orain maisu
plantak egiten ez hasi, Bixente!-erantzun zion Pascasik bekokia zimurtzen keinu
burlati eta destaina batekin. Horrek zeharo sutan jartzen zion eta bere onetik
aterarata altxatu zen.
‘Ze maisu eta zer
maisuondo. Frontoiko pilota asko garbantzu hauek baino samurragoak izaten dira.
Begira!’-esan zion Bixentek orro gor batekin. Eta segituan hartu zuen garbantzu
bat eta bota zuen lurraren kontra hainbeste indarrekin ze bere errebotea
sabaian jo zuen ere. Nola ez zitzaion amorrualdia baretu horrela hartu zuen
platera, koilara eta baxeratik hartu zitzakeen
guztia eta leihotik behera bota zuen errekara. Han geratu zen errekara begira,
nola Kondekua zubitik zihoan aurrera marinelen gabe errekako flota hori. ‘Bazegoen garbantzu hornidura bidaiarako, bala
hornidura hobe esanda, baina batere marinelik hori jateko, beste barkuei tiro
egiteko hobe esanda’-esan zuen bere bururako. Baina atzokoa…
Gabonzahar gauean seko
lotan zegoen afari oparoren ondorioz. Bat-batean izugarrizko zaratak esnatu zion.
Behe solairuko salatik zetorren algara trumoitsua. Barre-karkarak, dantzako
zaratak, nahasmen gorgarri bat entzuten zen.
Ezer itxaron gabe ohetik
salto egin zuen. Prakak jantzi gabe, kamisoiarekin eta boladun oherako
kapelarekin bakarrik beheraino abiatu zen. Hori bai, aurretik larruzko petrina
hartu zuen eskuineko eskuekin. ’Semeak izango dira ziur aski, ikusiko dute zer
den ona’-pentsamendu horrekin behaztopaka jaitsi zen.
Eskaileraren zarata karrankari
salataria bere ezuste emateko gogoaren kontra zebilen eta katu antzeko modu
pausuak ematen saiatu zen. ‘Harrapatzen badiet
zurrunbilo horren erdian ikusiko dute zer-nolako gogortasuna duen nire
petrinak. Bere gaztetasunetik heldutasuneraino joango dira segundo bakar batean
’ Halako pentsamendu ilun eta
erasokorrak zebiltzan bere buruan aurrera jarraitzen zuen bitartean.
Ahal eta pausu isilean
emanez ailegatu zen ateraino. Altxatu zuen petrina eta atea zabaldu zuen
garrasika esaten: ‘Jotzen badizut begi izkinan…’Eta ikusi zuenean zer zeukan
aurrean esaldiaren jarraia(’errebotatu egin behar duzu’) bere buruan bakarrik
entzun zen.
Bere aurrean zegoen etxe
osoa, bera izan ezik. Mahai gainean Anjel, dantzan ibilitakoa itxura guztiekin.
Bere inguruan txaloka eta kantuz ibilitakoak antz osoz Joseba, Salbadora, Dolores,
Juan Bautista, Maria Luisa, Basilisa, Bixentiko, Glori eta Errosario zeuden. Bigarren
ilaran, bere adineko(Bixenteren adineko) bizilagun guztiak, Ana Mari , Joakin
,Eusebio, Marcelina, Antonio, Jesus eta Sabina eserita zeuden.
Eta hantxe aurre-aurrean
begirada burlati jostalari batekin, ‘ze gertatu zaio orain txoropito haserrekor
honi’ esango balu bezala, bere emaztea Pascasi Osinaga zegoen. Han geratu zen
segundo pare bat estatua moduan, zeharo izoztuta. Bizirik zegoen arrasto
bakarra zen bere buruan gainean mantentzen zeneko petrinaren kulunka. Buelta-erdi
eman zuen eta tutik ere gehiago esan
gabe atera zen gelatik.
Bueltako bidean eskilara gora
konturatu ere ez zen zarata karrankariaz. Lotsa eta haserre nahasmen
zehatzezina sentitzen zen. Etxean sartu eta oheratu zen zuzenean. Hantxe
gertatutakoa buruan bueltak ematen ibili zen. Zer lotsa, nola agertuko zaio
hurrengo egunean etxeko guztien aurrean? Bakar-bakarrik sentitu zen. Bera alde
batean eta mundu guztia bestean. Abailduraren
poderioz bere haserrea eta bakardadea baretzen hasi ziren pixkanaka.
‘Trankil, jakintsu batek esan zuen bezala dena pasatuko da’ esan zuen berekiko.
Hala ere lokartu baino lehen izan zuen
azken pentsamendu aztoragarria: ‘Baina gauza batzuk gurekin geratzen dira gure
azken arnasaraino’.
…
Hau benetako gertakaria
izan zen eta ahanzturaren zulo beltzean desagertu baino lehen idaztera animatu
naiz, John Archibald Wheeler
eta Stephen Hawking baimenarekin.
Nire idazkera traketsa eta
nire aitonaren bizilagunei jarri diedan izenak aparte dena da egia berdaderoa
Eskerrak eman nahi dizkiot
nire lehengusu Pilar Otaduy-ri osaba-izebak
joandako baserrien izenak emateagatik.
Pedro Moso:
ErantzunEzabatuOso trazu gutxirekin, seme askoren izena izendatzen, baserrien izenak aipatuz, ikazkinez, garbantzuez edo Burdintsu txerriaz hitz eginez, ia existitzen ez den mundu eta ohituren erretratu oso bizia lortzen da.
Nire aitona-amonen mundua ezberdina zen eta, aldi berean, antzekoa zen zentzu askotan. Jaio nintzeneko etxe zaharrean ikaztegi bat ere bazegoen eta errebotztzen ziren garbantzu batzuengatik liskarraren bat izan zen.
Marga Garcia Enguix
ErantzunEzabatuAitona amorratuaren pasadizo maitagarriak
Juan Fernandez-Nespral
ErantzunEzabatuOso ondo; bai jauna. Gauza hauek bildu behar dira.
Nire aitaren arrebak ezkongabeak ziren eta elkarrekin bizi ziren. Bat-batean, bat zerbait kontatzen hasi zen. Niretzat, oso interesgarria. Baina elkarri eten eta zuzentzen jarraitu zuten eta ez zegoen jakiteko modurik. Zer pena.
Josemari Velez de Mendizabal:
ErantzunEzabatuIrakurri berri dut eta zurea ez da ipuin eder bat baino. Jakin izan duzu gertakariekin istorio polit bat bilbatzea eta gustura irakurtzen den istorioa idatzi duzu. Bejondeizula! Segi bide horretatik, (hausnarketa sakoneko besteak ahaztu gabe, noski)
Narciso Vaca Pedrero:
ErantzunEzabatuGustatu zait. Ildo hori gustatzen zait